Bergara (Gipuzkoa)

Goiauzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goiauzoko toponimia. Egiño eta Surraga baserrien inguruko izenak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Errielan izena horrek beria. Ez dakit hori ipiniko doun ala Beheko esparrua ipiniko doun. Guk geuk Beheko…
- Zeuek esaten dozuen moduan.
- Beheko esparrua. Hau da Txarako… Txarakuak dauke hemen zelai pusketa bat.
- Hauxe izango da?
- Bai, hoixe. Ez! Txarakuak ez, Askatzukuak, Askatzuko…
- Izenik bai horrek edo…?
- Ez dakit, ezin geinke… zela esaten jauen. Zerak, […k]-eta usatzen dabe hori. Ta hau, hau be [Usondona]. Hemen [Usondona] zati bat eta gure albokuana beste zati bat dao.
- Lehen hor aittatu dozue Surrako zulua edo…
- Surrako gaiña.
- Ur azpiko zulua edo esan dozu nunbaitten…
- Bai, Estratiakin-ta hor ibili garanian…
- Estratia, ba, hementxe zan bide-zulo bat.
- Baiña nik Estratia esan dot, zuk beste izen bat esan dozu.
- [Surraga].
- Surrazpiko zulua.
- Surrazpiko…
- Surrazpi… Honei danei Surrazpi esaten jakuek…
- Honi?
- Ez, hainbesteaiño ez juan, e? Hemen.
- Hauxe da? Hor bide inguru hori?
- Hori dok, bai, bai, bai.
- Bai, horri Surrazpixa esaten jakuen.
- Zera joteraiño, ezta? Hor Askatzuko aska ingururaiño.
- Bai, horrek Surrazpixak. Horrek Etxebarriko hor zelai ta…
- Zuen gaztaiñak eta dana. Hori.
- Bai, horrek danok Surrazpixak dittuk.
- Bai, Okanaldia joteraiño praktikamente.
- Bai, bai. Gero…
- Hau Egiño…
- Hau Surraa esan dou.
- Surra, bai.
- Honi Surra gaiña.
- Bai, bestian apuntauta dao.
- Bestian apuntauta dao… Honek Zaldumendiko zelaixak.
- Hori bai…
- Egiñokua ein dok, Egiñokua?
- Egiño ingurua eingo dou oin?
- Egiñoko hau bide-kurbatik gorakuonek ze izen jok honek soro [… hau]?
- Zein?
- A! [Pikuan] gaiñeko…
- Haura? Itturrigaiña.
- Hau?
- Bai, hoixe. Ta Eiñoko esparrua hau, barriz, danau.
- Esparrua hau.
- Eiñoko esparrua?
- Bai.
- Hemendik hasi ta hau danau.
- Lamai-etxebarriko zereraiñok, lindia joteraiñok.
- Bueno, honaiño ez da, e? Honaiño ez da, e? Egiñoko esparrua honaiño ezin da izan, e! Hau da Amateikuan baztarra, han arbolak darena.
- Ta hor sorua zein dok, ba? Hau da sorua?
- Sorua hauxe, hauxe sorua.
- Honi zela deitzen dotsazue?
- Hori Amatei aldeko sorua. Amatei alde.
- Ta hau Etxazpiko sorua, Etxazpixa esango jatzuen, ezta?
- Bai, hori…
- Ta hau zeraldeko sorua, […], Artabilla aldera edo… etxazpixan.
- A! Haura…
- Ez, ez, hau ez da, e?
- Bai, Etxazpiko sorua hau, esan dozuna.
- Baiña hau…
- Etxian azpi-azpixan daona Etxazpixa.
- Baiña hau… zereko sagarrak izango dia honek…
- Karloskuak?
- Karlosko sagarrak.
- Honaiñok bakarrik?
- Horraiño izengo da.
- Ta hau Karloskua.
- Bai.
- Hori ze da Etxazpiko sorua?
- Bai, hori Etxazpiko sorua.
- Hau, berriz, ba, Artabilla aldera daona.
- […].
- [Artadi] zein da, ba?
- Artabilla? Ba, moruak bizi diana.
- Zein?
- Aber…
- Gaberixa…
- … Egiñotik bidia honutz [zauen].
- Tunelan gaiñian daona, harek, puskat honutzao.
- Haura da Artabilla?
- Artabilla.
- Hau izango da, ez? Bariante gaiñetik zubixa pasatzen da…
- Hori dok.
- Gaberixa…
- Bai, Gaberixa be…
- Gaberixa ta Artabilla dare hor, e!
- Ta bittarte, zera, Iberdueron zentrala. Tunelan gaiñian [jarek] Iberdueron zentrala.
- Bai. A! Gaberixa ez dou esan, baiña Goi-auzo da Gaberixa?
- Ez, ez, ez, hori San Antonio dok. Baiña agertzen bada ein ta kitto.
- Hauxe izengo da, ezta? Hemen dao zubixa ta…
- Gaberixa bera zein dok?
- Gaberixa…
- Hau, hau Algodoneria izengo da. Algodonerian onduan. Ez dakit hemen… hemen daon… Etxe haundixa da, ba, torria!
- Hau, hau izango da, ez?
- Hori ez, hori…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia