Bergara (Gipuzkoa)

San Lorentzo auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergarako herriguneko toponimia: San Lorentzo auzoa

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, San Lorentzo auzua…
- Osea, ze ipiniko dou, lehelengo bat San Lorentzo?
- Lehelengua… bai, San Lorentzo auzua da hori.
- Aber, San Lorentzo noraiño da Mugertza gaiñeraiño?
- Bai, San Lorentzo da Muertza gaiñeraiño. Hortik… Santalaitz txikixa ta Santalaitz haundixa. Horrek bata ezkerrera ta bestia eskumara darenak, bertan hasieran.
- Ta hori nun dao?
- Hori situatzeko…
- Hor ein daben pabelloi barri hori? Soraluce-n aurrekaldian daon pabelloi barri hori?
- Bai…
- Soraluce-n aurrian daon pabelloi haundixa izengo da… Santalaitz haundixa aldia?
- Etxiak.
- Etxiak… Ez, etxiak darena Zapalaitz eta darena da. [Zuk, aber], situau, […darena dan] txikixa ala haundixa zan?
- Haundixa.
- Han haundixa, Santalaitz haundixa. […]
- Osea, etxiak…
- Eta Santalaitz txikixa bestekaldera?
- Hala izango da…
- Hor [Soraluce] daon aldera, ezta?
- Soraluce-n [etxe…].
- Soraluce-n aldera Santalaitz txikixa eta beste Zapalaitz aldera daren aldian haundixa. Osea, oin situatzeko, kamiñua erdixan dala.
- Osea, kamiñua erdixan dala?
- Bai, bat ezkerrian ta bestia eskuman.
- […].
- Hau ze da pabelloi haundi [hau] fabrikia?
- Hau izengo da… Hau izengo da Soraluce, ta hau izengo da beste bat, […] edo.
- Hau Soraluce?
- Bai.
- Ba, hemen Txikixa ta hemen Haundixa esan dou bestekaldian.
- Ta [Zapalaitz ondoko etxiak honek]?
- Bai, horrek. Ta hor Santalaitz haundixa hor.
- Eta orduan hau…?
- Hori… hor Txikixa.
- Txikixa hiru, ez?
- Hurrengua San Lorentzoko ermittia hurrengo, baiña Santalaitz haundixan illaran, e!
- Eta hori ze dao…? Oin badao hor ezer San Lorentzoko ermittia [daon] lekuan?
- Etxe berrixa eindda, ta atzera be ermittia azpixan. Arregin etxiak eindda, baiña azpixan ermittia. Baiña lehen ermittia bakarrik zan, [...] ermittia. Oin illara hortan segiduko dou aurrera, ezta, bertan? Hurrengo… Errementarikua? Edo… Herreronekua?
- Herreronekua.
- Herreron etxia? Ermittian hurrengua Herreronekua, ezta, esan ziñuan?
- Bai.
- Bai, hurrengua Herreronekua.
- Pegante?
- Bai, segidan.
- Puskat kamiño alderatxuao dao hori…
- Bai, [zeuan].
- Segidan, segidan.
- Bai, segidan, baiña piskat kamiño alderatxuao zeuan. Ermittia zeuan barruratxuao, ta bestia salientetxuao.
- […]
- Hurrengo Denda txikixa esaten gontsana, ez dakit numeruak eta horrek. Hurrengo, horren hurrengo, osea, behetik illara berdiñian, e! Martin Arandon etxia edo txabolia edo […] esan ziñuan, tejabania edo ez dakit zelan esan.
- […] errekaldera?
- Bai.
- Bertan illaran?
- Hori ze numero da?
- Zazpi.
- Gero, ba, Oregin fabrikia hurrengo. Oindio be hantxe dao, gaiñera, fabrika zaharra bota barik.
- Eta hori ze zan bastante haundixa?
- Ba…
- Luzia.
- … bastantia. Bueno, zati bat [botata] etxiak eitteko ta baiña… hori fabrikia gure denporan. Ta gero hurrengo, Oregiñetik hurrengo, Martin Arandon etxia, osea, basarrixa. Aurretik txabolia, ezta, esan dou…
- Ez, ez, harutzao… honutzao [illaran… fabrikia baiño].
- Bai, baiña lehen txabolia esan dou, eta oin Martin Arandon etxia. Bi dia horrek, txabolia eta etxia.
- Eta fabrikia ze zeuan…?
- Bixen bittartian fabrikia. Ondo apuntau dozu fabrikia, baiña fabrikian hurrengo Martin Arandon etxia, Mugerza aldera, e! Direkziño bertan.
- Eta fabrikian-ta aurrian kamiño aldera ez dao ezer?
- Ez, ez, kamiñua.
- Osea, orduan, hau dana fabrikia?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia