Bergara (Gipuzkoa)

Bergarako erdiguneko eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergarako erdigunearen garai bateko egitura eta eraikinen izenak. Santa Marina elizaren eta Usondo parkearen inguruko kale eta eraikinak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Seminarixoko ortuak. Han ortuak zeren.
- Oin kanpofubola daon lekuan?
- Bai. Ortuak haretxek zien, ta Elementala be [ortuak zan lehen]. Zereraiño, telefonikako…
- Eta hemen Ariznoa aurrian edo badao ezer hola…?
- Hor ortuak zien danak, ta frontoia… Bergarako frontoia situatzen dozu? Aber, Santamaña… eta hauxe frontoia izen biher. Frontoian onduan aurrian zeuan Eskolia, etxe bakar bat, Frontoiko eskolia esaten jakona, oin, ba, Banko zentrala daon pare-parian edo hola.
- Hantxe bertan.
- Frontoiko eskolia. Eta frontoian atzian pegante basarri bat Paulotxerrina.
- Paulotxarrin basarrixa?
- Bai.
- Frontoia hau da.
- Frontoia hemen. Honek danak ortuak zien ta…
- Eta hor atzien zan basarri bat Paulotxerrina. Pegante. Ipini desagertuta daola, e?
- Paulotxerriña?
- Paulotxerri esaten jakon. "Toda la vida".
- Txerri?
- Paulotxerri… bai, txarrixak eta behixak saltzen zittualako. Txarridunanekua "también se le decía". Hori Usondoko…
Usondoko parkia oin, edo Usondoko jardiña […]. Ta gero Usondon hemen zeren hiru etxe, Etxetxiki ta Usondo. Horrek markatzen ete dittu? Usondoko jardiña, hau errekia, honek etxiok zeintzuk dia?
- Hau da [Zubittako…].
- […] hau zubixa. Hau Etxeaundi izengo da? Guk Etxeaundi esaten jaun palaziua?
- Bai, bai.
- Etxeaundi.
- Etxeaundi.
- Eta honek bixok zeintzuk die, ba?
- Baiña horrek ez dabe [markauko oin zuk esaten dozunori].
- Honek nora doiaz?
- Ba… Hau da…
- Hau gure etxia da.
- Bai. Hau izengo da hemen aurrian daon txabola edo kaseta bat edo komunak edo ze dare hemen, parke barruan?
- Bai.
- Parke barruko… A! Hau parkia da, bai. Parke barruko komunak […].
- Ez, garajia da.
- Bueno, parkia…
- Garajia.
- Ez, parkia… hau da, parkia hemen akabatzen da.
- Bai.
- Baiña hau da Etxeaundi eta hau da Etxeaundiko… [hori].
- Bai.
- Etxeaundiko jardiña, bai. Eta hau da …[…].
- Garajia dauke hor.
- Baiña bestekaldian [han] errekonduan [dao lehen] Zoroetxia esaten jakona.
- Oin ez dao, baiña, hori, ez?
- Bai!
- Hau, orduan.
- […] aman tia Juana ta bizittakua, errekian bestekaldian. "No me sitúo en el mapa". Aber, hau da parkia, parkian… Usondokuak bizi diena oin…
- Hemen!
- A! Hau? Ba, horri, horri esaten gontsan Zoroetxia. Señorituan ez dakit zein, arreban bat edo, zorua zala ta…
- […].
- Hori Etxeaundi palaziua. Ta gero hemen dare beste hiru, honek ez dakit, ba, zeintzuk dian, Etxeaundin onduan hemen zian lehenao: Usondo basarrixa, Etxetxiki basarrixa ta atzian Lutxurdioneko etxia. "Y esos no sé dónde situar".
- Usondo ta Etxetxiki bixak bat zien, bi ate.
- Usondo zan basarri bat, Etxetxiki beste bat.
- Bixak etxe baten.
- Bueno…
- Teillatupe baten?
- Bai.
- Usondo ta Etxetxiki.
- Ta horrek nun zeuan?
- Aber, nun zeren…
- Honen aurrian.
- Hau da Etxeaundi.
- Honen aurrian.
- Aurrian?
- Aurrian […] hontara…?
- Hamen, hamen, hamen, errekaldera ez bestekaldera. Bestekaldera […].
- […].
- […] etxia esan dozun horren inguruan?
- Bai, hortik…
- Hortik bestekaldera.
- Hortik eta Etxeaundittik, "pues, más pa´aquí, ¿no?".
- Honek zertzuk dia, ba?
- Hau etxe hau.
- A! A! Orduan…
- Geure etxia.
- Orduan, hau izen bihar dok Santamaña aldera.
- Hau da gure etxia ta hau…
- Hortik Santamaña aldera, ba, hamentxe, hor, […].
- "De aquí, pues…"
- Ta honek zertzuk die?
- Hori Mansoneko… Mansoneko etxia ta hurrengo zera…
- A! A! Ez naiz situatzen bape.
- Aber, ze esan dozu, hemen zeuala ze basarri?
- Usondo ta Etxetxiki.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia