Bergara (Gipuzkoa)

Bergarako erdiguneko eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergarako erdigunearen garai bateko egitura eta eraikinen izenak. Bidekurutzeta eta San Pedro kaleen ingurua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Untzillaneko etxia ze da etxe haundi bat?
- Bai, oin bastante abondonauta daon bat.
- Han kotxiak egoten dia, ba, plazoletan? Eskiña haura.
- Hau da… akaberia. Hori da mojetarako zera, hau eskolia… ba, hauxe plazoletia.
- [...].
- Hementxe, hementxe […], lehelengua da.
- Horixe haundi hori da.
- Hau?
- Bai. Bueno, hor zati horretan daoz asko, hor etxe asko dare sartuta, baiña… ez dakit… Ta hortik hau situatzeko etxe honek danok… Hau San Pedro kalia da goi partetik, ezta?
- San Pedro, bai.
- Unzillaneko etxia…
- Bueno, San Pedro kalia hemen hasiko da.
- San Pedro kalia nun hasten da?
- Hemen.
- Hemen, hemen, hemen. A! Ez, hemendik honaiñokuak aber akordatzen jaten beste ezer. Untzillanekua, […] Bidekutzian bankua…
- Ez, lehenao beste bat dao han […]. A! [Batzoki… Batzokixa zan hantxe].
- Batzokiko etxia? […], ke, ba!
- […].
- Hor ez daukat nik, hola, etxe ezaunik izenakin. Idarretanekua bai, bidekutze-bidekutzian, Celestino Idarretana, Idarretaneko etxia.
- Baiña hori ze da Bidekutze…
- Hau dendia be bazan, baiña ez zian alkarrekin ezer. Hementxe pare-parian. Kruze-kruzian, pare-parian, Idarretanekua. Gero, Mixoneko erlojerixia Idarretanetik hurrengo, hori bai akordatzen naiz, Mixoneko erlojerixia.
- Baiña hori behekaldetik dao, ez?
- Goittik da hori, e? Ala?
- Goittik, bertan segidan.
- San Pedro kalian Mixonekua goi… Oin behian dao, baiña lehen hemen goixan zeuan Idarretaneko etxian onduan. Bestiak oin Birekutzian behian dauka, baiña… hori Mixonekua. Gero ezauna, ba Goenetxeneko panaderixia. Oin be han dao. Eta gero Otxakillaneko dendia. Bi Otxakilla dare: bat panaderixia eta bestia dendia.
- Eta Goenetxeko panaderixian onduan dauena ze da?
- Goenetxeneko panaderixan daona Otxakillaneko dendia. Ta gero ya Otxakillaneko dendan han, hola, apurtu eitten da —ez dakit […] ondo gabitzen—, apurtu eitten da kalia.
- Bai.
- Hola, bittarte bat gora. Nun dao haura bittarteaura?
- Ez da azaltzen, baiña […].
- Bittartia dao gora. Ta gero bittarte haura pasau ta honutz Larrañaganeko aldera, hemen, bittarte hori pasau ta Larrañaganeko aldera, Niñodeoron etxia. Hori alkatia izandakua Bergaran.
- Baiña hori ze da? Hau etxe…?
- Hemendik… Hemen etxe mordua dao. Esango dotsuet.
- Gero Bauleruana.
- Niñodeoro…
- Bauleruana.
- Bauleruana ta Larrañaganekua, Larrañaganeko etxia, zeatik aldamenekua be erena da ta Larrañaganekua esanda entenditzekn gara, eta gero, Otxakillaneko panaderixia apuntau dozue eta... ez dao besterik.
- Otxajillaneko dendia eta hau panaderixia.
- Bai, apuntau dou, baiña, dendia eta panaderixia.
- Beste, hola, inportanteik ez, ez dao.
- Ta San Pedro kalia bestekaldetik ez dou apuntau. Harek, Mososenetik hasitta…
- Hor be badare?
- Bestekaldian be badare ta. "Es que ya no hay sitio".
- Han puntan ekin ta… Leturianeko karnazerixia nun dao […]?
- Leturianekua hemen.
- Leturianekua hau.
- Klaro, hortik hona, San Pedro aldera.
- Hortik San Pedro aldera, ba, dare, hola, ezaunak…
- Hamen farmazia ta… ez?
- Bai.
- Farmazia ta…
- Egon, farmazia lehelen Birekutzian.
- [...].
- Hor murtxillak eta odolostiak-eta eitten zittuena Soartenekua zan bat, hola, antxiñako izena.
- Fernandezenekua ez zan?
- Bai, Fernandezenekua etxia, bai. Gero, oin pelukerixia daona… Soartenekua ta Erretzunekua hor, hola, oso ezaunak.
- Bixak leku baten?
- Illaran. Hemen,… hemengo… lehelengo Soartenekua ipinizu.
- Ta bestia zein esan dozu?
- Erretzunekua, oin dendia daona.
- Ferreterixia daona edo?
- Bai, ferreterixia daona. Ta gero, hola, ezauna San Pedro kalian, ba, [Usinaganeko] dendia, oin be han dao, baiña, hola, izenez, [Usinaganekua]; Retegiñekua, zapaterixia, oin be han dao, baiña, hola, izenez, ba, ez.
- Bale, bale.
- Hor ez dot nik, hola, etxe apartekoik, izen apartekokin ezautu.
- Bueno, hemen […] haundiñak eta… Hemen goixan. Hemen, enseñanza inguruan ezer…?
- Enseñanza inguruan, ba, horixe itturrixoi ezin jat akordau goixan… Zela esaten gontsan hari? [Antxintturri… ez, Antxintturri Soledad…]. Honek Soledadeko etxiak dia?
- Bai.
- Soledadeko etxian onduan pixkat beheratxuao zeuan itturri bat, hari be Antxintturri edo esaten jakon…
- Soledadeko… Soledadia zer da?
- Soledade da basarri luze bat hiru bizitzakua.
- Han goixan ikusten da, ba?
- Honek etxiok… hau, Soledade basarrixa, hiru bat bizitzakua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia