Bergara (Gipuzkoa)

Bergarako erdiguneko eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergarako erdigunearen garai bateko egitura eta eraikinen izenak. Bidekurutzeta eta Espoloia kaleen ingurua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alzelai pastelerixia zein da, hau?
- Ez.
- Raizabalenekua dao oin honutzauan. Hemen, hemen dao Raizabal.
- Hori da Raizabal, baiña beste…
- Hemen, kruze-kruzian.
- … Alzelai beste pastelerixa bat dao.
- Eta Alzelai be bai hor, baiña…
- Eta hamen dao etxe haundi bat, hola, harrizko etxe bat.
- Alzelaiñeko etxia, bai, ta honi atzeko etxe honi… hor dana jente aberatsa bizi zan ta horri izenik guk ez jau esan. Alzelaiñekua, eta Kamatxonekua eta Raizabalenekua nahi badozue apuntau hor. Hola, guretako ezaunak…
- [...]
Hurrengo Raizabalenekua, Raizabaleneko pastelerixia.
- Zein, hau haundiau?
- Ez. Txiki bat da haura. Haundi hori ez dakit […], Hotel Goma […].
- Bai, segidan dao.
- Bai, segidan etxe haundi bati.
- Hotel Goma?
- Bai, hola, gaitzizenez guk entzun izen dou jente asko bizi dalako. Guk holaxe ikesi giñuan, jente asko bizi dalako atai baten, ez dakit zenbat jente bizi dalako hor. Gero Kamatxoneko drogerixia. Beste bat, hola, […] horren pegante hurrengo. Etxe haundixak dia horrek. Gero, zela zan haura […] izen bat esaten zotsen, karnazerixia edo, Indianua edo zela esaten zotsen hari? Ameriketatik etorri zala ta, karnazerixia […]… Benitonekua! Benitoneko karnazerixia.
- […].
- Eta…
- […].
- Egon, egon, egon. Benitoneko karnazaerixia, gero Idarretaneko dendia…
- Etxiak falta bihar jaku, e?
- … eta Alzelaiñekua.
- Zela, zela? Karnazerixia eta gero zer?
- Benitonekua eta Idarretaneko dendia…
- Ta Alzelaiñekua?
- Ta Alzelaiñekua.
- Alzelaiña ze da, azkena?
- Azkena.
- […].
- Idarretaneko dendia eta…?
- Alzelaiñeko pastelerixia.
- Hori ez da Alzelaiñeko pastelerixia, e?
- Bueno, hori etxe haundi hori da bestekaldera daona, baiña [“aquellos tiempos”]…
- Hori ez da Alzelain… Hau da Alzelaiko pastelerixia.
- Banenguan, ba, ni…
- Banenguan, ba, sobratzia ez euala, e? Haunditxua dala hori sobratzeko.
- […] pastelerixia?
- Alzelaiñeko pastelerixia. […] gure denporan, ba, holaxe [esaten…]. Hor ez dakit horri guk izenik ez jau esan. Hor bizi zian Bazterretxea ta […] ta ez dakit zertzuk. Gero Hotel Lasa bestekaldien.
-[...].
- Hotel Lasa… eta hau illara hau segitzen dau Markoneraiño, ez?
- Bai.
- Hemen enseñanzako etxia… Hotel Lasatik hurrengo… egon, Aranburuneko dendia zan hor. Aranburuneko dendia. Ta gero, Notarixuan etxia esaten gontsauna eta gero Markonekua beste bat, hola, bastante renonbraua…
- Haundi hau?
- Ez haundixa da Romanena. Txiki bat hor.
- Markonekua?
- Aurrekua Markonekua…
- Librerixa haura…
- Eta gero Don Romanen etxia. Guretako, hola, ezaunak, horretxek.
- Zelan?
- Donromanenekua. Donromanenekua. Medikua zan hori. Ya hor akabatzen da. Ta gero Enseñanzia… honi Moja barrixak.
- Moja barrixak?
- Bai, bestiai Moja zaharrak…
- Osea, enseñanza…
- Enseñanzako mojei Moja barrixak esaten gontsen.
- Baiña ez [etxiai]…
- Enseñanzia eta Moja barrixak, bixak, ez?
- Ez, Enseñanzia sekula ez dou esan guk, Mojabarrittako eskolia ta Moja barrixak.
- [...].
- Moja berrixak.
- Ta eso de Enseñanzia gerokua da. Guk Mojaberrittako eskolia ta Mojaberrittako… elizia ta etxia.
- Ta kale horrei izena?
- Gero hurrengo ya hortik aurrerakuai Espoloia. Espoloi… Espoloira bidia. […] etxetik… Espoloialdia. Espoloialdia, hantxe. Ta hemen Birekutzian goittik be laga dittuu etxe batzuk, e! Aber, Moja barrixak, honek… hau Markonekua…
- Bai, ta hemen bide bat doia gora.
- Hemen bide bat doia gora eta hemen…
- Honek izenik badauka kale honek edo ezer…?
- Ez… Horrek Mojaberrittako… han goixan zeuan itturri bat eta ezin jat akordau izena zela zeukan, harek itturri harek zeukan izena.
- […].
- Bai, bai, izena zeukan itturrixak. Eta hemen Mojabarrittatik goi partetik, goi partetik lehelengo etxiai Untzillaneko etxia.
- Baiña…
- Eta hurrengo…
- … Lasan…?
- Ez, Lasa…
- Lasan bestekaldia. Bestekaldian, e!
- Lasa hau da, Lasan parian…
- Hamendik hasitta?
- Hemen, hemen, hemendik hasitta…
- Bestekaldetik hasitta?
- Untzillaneko etxia lehelengo ta, hola, ezauna guretako…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia