Bergara (Gipuzkoa)

Bergarako erdiguneko eraikinen izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bergarako erdigunearen garai bateko egitura eta eraikinen izenak. Artekale eta Barrenkale kaleen inguruak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña etxian izena hola?
- Ke, ba! Etxe harek ez dauka izen hori. Azkonaneko etxia bai. Eske ez dakit dana ez ete dan Azkonanekua haura.
- […].
- "Entre criaos y entre personajes que vivieron ahí"…
- Ta gero ya hemengo autobusak eta…
- Ta gero, ba… Osea, "La Bergaresa" izenakin ezautu dou guk. Hango… Kotxerak.
- Bergaresia, ez?
- Bergaresia guk.
- Bai?
- Harek Bergaresia euki dau izena neretako. Ta hortxe akabatzen da… E! Baiña hori Oillokalia […], e! Horrek izenak ondo markau dittuzue, baiña kaliai ipini bihar jatzue Oillokale, "como… como… sobrenombre".
- Iruzoneko etxetik behera…
- Bai, Iruzoneko kantoittik hona, Azkonaneko alde hori danoi.
- Oillokalia zan?
- Oillokalia. Ez dakit zegaittik; batenbatek oillotokixa zeukalako edo… Eta gero hemendikaldeko etxe honi, berriz…
- Egon, egon. Eta hor Oillokalia akabatzen dan lekuan goittik behera don Karlosen etxian bittarteko kale horrek badauka izenik?
- Ez, guk esandakoik ez. […] etxia ta Don Karlosenekua ta… Baiña hori goikuoi Oillokalia. Oillokale.
- Santa Ana zelebratzen zeben.
- Eta erreka honek, hemen Bolu aldetik goittik behera datorren erreka honek, izenik?
- Aranerrekia.
- Oin geratu jaku behekuak. Oillokalia goikuak esan dotsut… Azkonanekuak, eta oin hemen kantoian…
- Baiña nundik hasitta, goittik, Elusun aldetik hasitta?
- Bai, bai, Elusun aldetik hasitta, lehelengua… Klaro, oin Prakamotxanekuak bizi dia han, baiña lehen Prakamotxaneko etxia be beste nunbaitten zan. Prakomatxanekuak bizi dia han oin.
- Baiña etxian izena…?
- Etxian izenik ez. Han kale haretan ezauna etxia, ba, Sabasenekua, baiña bastante, hola, erdi-inguruan, oin pelukerixia eta daon lekuan.
- Sabasenekua ez da lehen hormigoiak-eta honek eukitzen zittuena?
- Bai. Sabasenekua. Ta beste bat kantoe-kantoian horren akaberan etxe haundi bat Bengoanekua. Hori be hola. Bengoanekua ta Sabasenekua han neretako, hola, etxe ezaunak, izen horrekin ezaututakuak. Ostiantzian, Manuel Larrañona be, hementxe bizi zan, baiña, hola, etxiei izena esateko ez nao. Ez nao. Horretxek.
- Bueno. Ta behetik hasitta…
- Behia Barrenkale ya.
- Eta Barrenkalia ze da, beheraiño?
- Hori dana, horti hasi, hemen kantoian hasi ta plazaraiño. Beheko etxioi, lehelenguoi… aber, ipini dozu? Behekuoi, lehelenguoi, Txantxoteneko etxia guk. Periodistia edo zan ta…
- Hori be etxe haundixa da, ez?
- Etxe haundi bat, bai. Txantxotenekua, Perratzaillianekua… Hola, akordatzen jaten…
- Baiña hori ze da Txantxotenan hurrengua Perratzailliana?
- Bai. Perratzaillianekua, gero… […] tabernarixa —baiña harek ez dakit izenik zeukan etxe harek—, hurrengo etxiai Txatxinekua be esaten gontsan… Eta gero Martinatraponekua azkenengo kantoikuai, horri haundi horri, Martinatraponeko etxia. Hola. Ta bixen bittartekuei hola izen espezialik ez etxe horretan.
- Eta oin hau artxibua-edo daon horri?
- Horri zela esaten gontsan? Irizarko palaziua edo, ez dakit zela esaten gontsan guk. Bai. Hor sekula ez gara gu sartu be ein ta sekula ez dou horko…
- Irizar zan nausixa.
- Irizar. Irizarko palaziua ta Irizarko jardiña esaten jakon, baiña sekula… hori betik horma haundi hori itxitta egon da ta […] ez dou hor sartzeko zerik euki sekula. Hantxe dauela. Ta gero, haren onduan, Irizarko palaziuan onduan, bazeuan holako beste etxe zahartxo bat be ta han ["Gráficas Lomiri"] edo, baiña haura be izenez etxia ez. Ez. Gero hortik plaza aldera, ba, hurrengo Gasparreneko etxia izango da, Gasparreneko…
- Behetik.
- Bai, hemendik bidia dator ta behetik Gasparrenekua lehelengo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia