Elosu auzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-239-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Jose Ramon Jauregi
- Data: 1991(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: BER-239/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Ta hemen Gomezkortan gaiñien badao ezer hola beste mendin bat o izen… zelain bat edo…? Agarreburutik harutz Keixeta aldera edo badao zerbaitt izena daukana?
- Agarreburutik Keixeta aldera, ba, ze esangotzut? Sankristauan itturrixa ta horrek zer dia?
- San Kristobal itturrixa?
- Sakristaua.
- Benita: Sakristauan itturrixa, Agarretaa ura doiena. Nun daon? Hemen bista-bistan. Hor piñua sartu zeben…
- A! Horrek, horrek… Frantzesbasua esaten jako […].
- Bai, bai, bai. Frantzesbasua esaten da?
- Bai, Frantzesbasua.
- [Muesarri] saillak.
- Eta [Soruzaitza edo izenik] bai? [Soruzaitza. Soruzaitza] o… ba, ez dakit nun daon. Agarreburu inguruan edo […] aldian edo. Edo Atsobaso edo beste izen bat be… Ez? Hemen apuntauta dare, baiña ez dakit…
- […].
- Edo igual izango dia Azkoittiko izenak, Azkoitti aldeko izenak.
- B: Goiko basua.
- Hori nun dao?
- Ba, Agarreburutik Pol-pol aldera, Goiko basuak. Eta gero Krabelin haitzak aurrerao Pol-pol alderao ta gero hortik aurrera Hilarik esan dotsuen ilera hori.
- Eta hor, Hilarik esan doskun ilaria zeuan Azkoittikin jurguan. Hortik behera ez dao ezer?
- B: Hortik behera? Ba, lehen esan dot, Zelaaundixek.
- Zelaaundixek? Horrek ze die?
- Zelai haundixek. Ba, horrek die garo-sail…
- Entzun, Zelai haundixa esaten jakona da Krabelin haitzetik…
- B: Behera datorren sail hori.
- Zelai haundixek. Ta ze gehixao? Krabelin haitzak ze dia, punta bat baiño gehixao?
- B: Sail bat da hori.
- A! Sail bat da?
- Tontor bat?
- Bai, bai, bai. Eta Agarreburun repetidora dao ala ondokuan da?
- B: Agarreburutik honutzao dao. E? Elusu mendixan, honutzao. Agarreburu da hori Begatik gorako tontor hori da Agarreburu. Eta hortik honutzao, Pol-pol alderago, dao repetidoria.
- [...] dao hori?
- B: Hori Elusu mendixa da hori.
- Elusumendin dao repetidora?
- B: Bai.
- Mapa hau […], dana aldrebes dao: repetidora hemen dao Agarreburun, Elosumendin ez dao, beste Agarreburu bat dao hemen… Bi Agarreburu dare ala…?
- B: Agarreburu esango jaue oin repetidora dauenai? Nik Elusumenditzat dauket hori.
- Zela izengo da, ba, Elusumendixa? Hau da Frantzesbasua edo holakon bat da hori. Hor goixan dao…
- Nik ez dot uste hori Elusu mendixa danik Elusutik gora daon… Agarreburu izateko sentidu gehixao dauko Elusumendi izeteko baiño, azpixen Agarre dao ta.
- […].
- […] Agarreburu guk esaten […] Bentati ta Labiatik gora daren sail haura tontor haura da ta repetidoria askozaz honutzao, Pol-pol alderao. Ze denominaziño dauken? Ba, ez dakit. Nik neure ustez Elusumendi da hori, baiña oin ez dakit.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!