Bergara (Gipuzkoa)

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-234-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero Lezeta ta Bergaretxe bittartian beste sakon-unatxo bat edo badao…
- Toskasakona edo esaten jakona izengo dok.
- Zelan?
- Toskasakona.
- Joño! Gauza raruak agertzen dia, e!
- Bai, bai, bai.
- Hemen Intxuzabaldik errekaraiñoko saillak badauka izenik?
- Hori Intxuzabalgo solobarrena esan ta ostian beste izenik… Honek gurian [Artajorrasailla??] esaten dou ta goixai Gaztandolaburua ta ostian ez jaukek beste izenik, e!
- Bai, Ta Etxeazpixa ta Etxeostia etxe guztietan dare ta…
- Honi behioni Satxopia esaten gontsan.
- E?
- Satxopia esaten gontsan hau guk beti.
- Honi, aurrekuai?
- Bai, honi, horri goitik beherakuoni, barrenaldioni, ba, Satxopia.
- Ta bestia Lugarriko laua Ibarrolako buruai.
- Satxopia… Ta bestia, Ibarrolakua?
- Lugarriko laua.
- Lugarriko laua. Hori nun dago?
- Hortxe…
- Hori […] gaiñekaldeko lautadia? […] bittartian daon lautadia.
- Ta lehen esan dozue Ibur errekia edo. Hori nundik nora dao?
- Ibarrolako errekia. Ibur errekia…
- Ibur errekia Eibarren…
- … hori itturrixa esan dou Arraotzen jaiotzen dala? Arraoztik Azkonabittara bittartian errekatxo bat jaiotzen dala?
- Bai, bai.
- […]
- […]. Oin, goixan ez jakixat, ba, nik ze izen eukiko daben. Behian Ibur errekia esaten jotsek horri. Horrek Ibur errekara eitten jok…
- Hori ze da, Ibarrolatik behera doian errekia?
- Ez! Eibarrera, Eibar aldera daon […] da hori, e!
- Hori […] urtetzen jok…
- Ta Bergara partian jaixotzen da?
- Elgeta partian.
- Elgeta partian jaixo.
- Ta Bergara partian pasatzen da hori?
- Ez, ez, Bergara partian ez.
- Ez, Bergara partian ez da hori pasatzen, e?
- Eibar aldera, ezta?
- Hori Eibarrera.
- Eibarrera. Unbe aldera?
- Ez, ez.
- Ez, ez, Bizkeira hori.

[...]

- Intxuzabal gaiñetik badao zeoze? Intxuzabaldik Topinburu aldera?
- Mendilaua apartekorik daonik.
- Hoixe, ba, hor ez daoz… Guk Intxuzabaldik Olakortara bittarteko basuai Garosailla esaten gontsan.
- Intxuzabaldik eta…?
- Olakortara bittartian.
- Bai. Sakona?
- Bai, horri sakonorri, ba…
- Han be errekatxuak badittuk bi…
- Errekatxuak badauka izenik, hor aldeko horrek? Hor, porejenplo, hor bittartian zeoze ur-zirrindaran bat jungo da…
- Beti Olakortako itturriko errekia esaten gontsan guk hari.
- Olakortako itturriko errekia?
- Bai.
- Ostian jaio eitten zittuan sakonetan hor be errekatxo txikixak; haundixena, ba, horixe da, Azurtzako errekia ta horretxek dittuk.
- Horixe, ba. Horrek oin be, ba, ez daok hor urik…
- Hori Ibarrolara datorren…
- Ba, hauraxe, Azurtzakua gottik behera Ibarrolara.
- Ez, baiña bestekaldetik txikixak? Hortik datorren txikixak?
- A, Ibarrolara hortik? Hortik goittik behera, ba, Olakortatik goittik behera Ibarrolara dator hori. Horrek be behian bat eitten jok, azkenian leku batera. Azkenian danok bat eitten juek hamengo honek errekatxo danok.
- Badauka izenik hemengo azkenengo muturrek?
- E?
- Hemengo… hau, azkenengo muturra errekatxuak bat eitten dian tokixak badauka izenik? Hor piñua botata-ta daona barren-barrenian…
- […] horri? Ibarrolako errekatxua esaten jau beti. Ibarrolako errekia.
- Edo Presia.
- Presia, hori, [Zabala botikarixuana] izandako presia dok.
- Presia dao hor?
- Bai, lehenau presia jeuan hor…
- Presia, bai. Lehenau horko urak Plaentxiaraiño juaten zittuan, San Marzialera.
- … Plaentziako ura hartzeko edo.
- Ta hor bertan, hemen bertan zeuan?
- Bai, hortxe kruzian.
- Bai, bai, solabarrenian, hamentxe, hamentxe, hortxe mendixakin bat eitten daben lekuan. Hau […] ta hortxe. Gero beherao […] beste presa bat […],ya Eibarerra […].
- Bai, haura ikusi dou. Hola, haundixa, ez?
- Bai, behekua haundixa. Haura barrixa dok, baiña.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia