Bergara (Gipuzkoa)

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-234-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Goimendi auzoko (berez, Basalgo) toponimia. Baserrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero gaiñian [mendi]… hango kruze bat Pagandixa esaten jako.
- Kruze bati?
- Kruze bati, Lezeta ta Intxuzabal […] [Pagolixa] izena harek.
- Lezeta eta…?
- Intxuzabalera bittartian kruze bat dao: Pagandixa.
- Bai, bai, bale.
- Bergetxe falta da.
- Gero beste basarri bat hor behian…
- Bergetxe.
- Bergetxe?
- A! Zera lagako genduan, orduan, bittartian… Ibarrola apuntau dozue?
- Ibarrola? Ibarrola bai… A!…
- Haxe ez juau apuntau, e?
- A, bai, Ibarrola, Ibarrola.
- Errekara juntatzen dan lekuan, Ibarrola.
- Beketxe esaten jatzue?
- Bergetxe, Bergetxe.
- Oin Bergetxe dao ya Lezetan ondorian Bergetxe. Bergaretxe. [Bergara… izena], baiña Bergaretxe da izena.
- Olakorta eta Intxuzabal bittartian geratzen jaku hola etxe moduko edo txabola bat edo zeoze agertzen jaku mapan.
- Sozidadia azaltzen dok, sozidadia daok…
- Sozidadia! Sozidadia daok hor.
- … ointxe dala hamabosten bat urte edo hamasei einda.
- Hemen, Olakorta gaiñian?
- Ez! Intxuzabalen bertan.
- Hortxe, Intxuzabalen bertan.
- Intxuzabal hoixe dok teillatua bistan daonori. Han eskumara daok piñudixa botata. Hantxe bittartian daok sozidadia.
- Hantxe dao sozidade bat.
- Horrek izena eukiko dau Gaztelutx…
- Gaztelu…
- … Urrutia apellidua.
- Gaztelurrutia apellidua ta izena ez dakit zein dan.
- Izena Jabier.
- E! Baiña sozidadiak berak.
- Sozidadiak berak?
- Ezin jata akordau.
- Bueno, igual da, e?
- Gaztelurrutia ez daka sozidadiak be?
- “Sociedad Gaztelu” izango da.
- “Sociedad Gaztelu” edo…
- Bai.
- Bale. Gero beste sozidade bat edo dao hor Bergaretxe gaiñian?
- Bergaretxe gaiñian, bai, Basetxea. Hori […].
- Gero hor Basetxe ta Azurtza bittartian dao lautada bat.
- Bai.
- Badauka izenik horrek?
- Bai, Azurtzako zabala.
- Azurtzako zabala.
- Mugarrixak badauka izenik? Eibar, Elgeta ta…
- Gero hortik eskumaratxuao daok hori, hamendik doian mugarrixori.
- Bai, bai.
- Lehen esan douna, Bergara-Elgeta eitten daben […] mugarrixori. Mugarrigaiña-edo esaten jakok hari, Azurtzako mugarrixa.
- […].
- Bale, ipiniik.
- Ta gero handik goratxuao repetidoria, hori, telefonikiana, Galdaramiño.
- Galdaramiño?
- Hori ze da Arraotz gaiñian?
- Bai, Arraotz ta Azurtzara bittartian gaiñian harutz, Eibar aldera.
- Bai. Galdaramiño ze da punta hori ala mendi guztia da?
- Galdaramiño punta hori ta, ba, handik Azurtzaraiñokuari esaten jako, Azurtza gaiñeraiño, holan, bostehun bat metruan edo.
- Bale.
- Gero handik behera bajatu bihar da sakona ta bittartiari esaten jakok, ba, Arraozko laua.
- Arraozko?
- Arraozko laua.
- Ze aldetara? Arraozko laua nundik nora?
- Azurtzatik zerera bittartian, […] Elgetara, hona aldera, […] eitten daben aldera.
- Arraozko laua, Arraozko zelaixa.
- Bai, bai, bai, hauxe izango da. Torre bat dao, altako torre bat dao han inguruan?
- Bai.
- Bertan, bertan.
- Bertan, lauan, han gure linea joiak eta.
- Ta Arraotz bera ze da basarrixa?
- Bai. Bi daozik han be, e! Bata jausitta daok, baiña […] aparte […] granjia daok, ointxe einda barrixa.
- Hemen ez dittuk agertzen…
- Ez? Ondio igual ez jok markauko edo…
- […].
- Bai. Zulo-zuluan, errekaonduan, azaltzen da, hola, kaseta moduko bat edo […]…
- Txabolia.
- Arraotzen?
- Behian.
- Behian, e?
- A! Bai, bai. […] behian?
- Bai, bai, bai.
- Arraozko txabolia […], karreteria joten dao.
- Hortik zihar doiazen errekatxuak badauke izenik zuendako?
- Hortik, ba… ez dakit, ba, nik, baiña Arraozko errekatxua eukiko dau izena harek. Nik ez dakit haren izenik, baiña Arraozkua izen biher.
- Ibur errekia…
- Ibur edo… zereko itturrixa ez bada… Azkonabittako errekatxua.
- Ibur errekia?
- Azkonabittatik jaiotzen da haura, e!
- Ipini Azkonabitta beste bat.
- Bale.
- Gero Azkonabitta dao. Gero hamen bittartian gaiñian laga juau beste bat gure Mugarrondogaiña esaten jakok. Hor be dao lindantia. Elgeta…
- Bai. Bai. Ze izen?
- Muarrondua esaten dotsau guk, geure baso… Muarrondua.
- Mugarrondua ala Mugarrondogaiña?
- Bai, Mugarriko gaiña.
- Mugarriko gaiña, bai. Hor be lindantia eitten jok, zera, Bergara-Elgeta.
- Gero, ba, ya ezkerrera dauena, ba, faten gaittuk bestian lehen ekindako lekura.
- Lehen ekindako lekura.
- Bai, bai. Gero hamen Gaztandola ta hau beheko espalda honek badauka izenik, horrek, Lezeta alderako saillak? […] azpixan daonak badauka izenik?
- Honi Txarasakona esaten dotsau beti.
- Txarasakona?
- Bai.
- Hementxe pare-parekua?
- Horixe, ba; hau hemen hasi ta goraiñoko honi sakon honi Txarasakona.
- Hau, hemendiko txaria…
- Horixe, ba.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia