Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-233-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Angiozar auzoko toponimia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alestra, Alestra baiño beheratxuau guk beste esaten gontsan beste arru horri, kanposantua baiño lehenau, beste arro bati Txakurzuri be. Hor zerak-eta Andiketxek badauka, ba, zelaitxo bat-eta?
- Bai, bai.
- Txakurzuriko zulue esaten gontsan guk.
- Ha, kamiñuan parian, ez? Bertan kamiñuan?
- Ba, kamiñuen [dao] halako erreka zingira bat-eta dare han, Txakurzuriko Zulua. Otxoan mendixak eta sagasti bat eta han zulo baten.
- Kanposantutik gertu?
- Kanposantutik bastante gertu. Txakurzuriko Zulua izen da ha arrua, ta pittin bat goratxuau han sakon bat bertan Otsuak zeukan holako sagastegiko agrau bat, nik sagarrak harrapatzen ibiltzen nintzana. Txakurzuriko zulua esaten gontsan guk. Goittik behera, mendittik goittik behera kalerako faten giñen bide ingurua.
- Hortik bidia pasatzen da, ez? Kalera doiana ...
- Bai. Bidia pasatzen zan lehenau ta oin be pasauko da.
- Kanposantutik zenbat gutxi gora behera, zenbat bide? Bostehun metro edo?
- Asko ez. Jakobaneko piñudixa ta badakizu nun daren?
- Hemen bai.
- Ha baiño lehenau da hori esaten gontsana Txakurzuriko Zuluori. Ha zan... Jakoban piñudixe ta baiño lehenau.
- Jaboneko piñudixa…?
- Jakobaneko piñudixa ze dao, hola, bizkartxon baten edo?
- Bueno Atseginlekua ta badakizue nun dan, Atseginlekua, jarritta egoteko lekua? Atseinlekua, hori inpgortantia zan, ba. Mendi gaiñetik hortik Karabitta gaiñetik goittik behera juan…
- Mendi gaiña…
- Mendi gaiñetik, Karabittako gaiñetik…
- Mendi gaiña…
- Bai badakit. Klaro, hortik goittik behera fan eta hor Alastra alde batera geratzen dan moduen…
- Alastra gelditzen da kamiñuan ezkerretara…
- Alastra geratzen da ezkerretara.
- … beherutz zoiazela.
- Ta beste hori be eskumetaratik faten giñen gu bidien goittik behera eta eoten giñan deskantsuen Atseinlekua, harrixek-eta ifiñitta, eta oinddio be hantxe eongo dia.
- Hola errebuelta ... pixka bat ezkerretara hartzen dau bidiak?
- [Garrazteikuak] badauka, ba, mendixa?
- Bai, bai.
- Hatxe, [Garrazteiko] mendixan barruen dau, oin piñudixa botata ta txikixa sartuta ta… Hori. Baiña, Alastra ezkerrera ta hori eskumakaldeko arro aldera eitten dau. Ta hori da Atseinlekua, guk beti deskantsua eitten giñuan lekua.
- Ta hori izetez zer da? Basua edo...
- Basua da, baiña guk Atseinlekua moduen, ba...
- Hori ze dao Jakobaneko piñudixe baiño gorau?
- Gorau, gorau, gorau. Bastante gorau. Bastante gorau. Jakobaneko piñudixa dao [kanposantutik]-eta bastante gertu, e? […] gora ya aldapia gora ixo, kasi-kasik gertuau Karabittako gaiñetik, behetik baiño, gertuau dao Atseinleku hori. Ta horren pare inguruen zerbait beherau eongo da hori Metalitturruxoi ta erreka-arruoi Errotaberrirakuoi. Beherao. Atseinlekua, onbre! Gustauko [jaten…] ikustia oinddiokan baiña, no está tan lejos mendi gaiñetik! Hor, entre Jakobeneko piñudixa eta hori Atseinlekua bittartian Asulenekua dao beste piñudi haundi bat, lautada bat eta gottik eta behetik piñua. Bidelaua esaten gontsana lautada hari, eta gero aldapan gora igo ta ixa goixen Atseginlekua.
- Jakobaneko piñudixa Bidelaua baiño beherau?
- Beherao dao, bai. Ta Bidelauan dao Asulenen piñudixe.
- Bidelauan?
- Hola esaten gontsanan.
- Bidia, ez?
- Bidia, bidia. Baiña, ba, lautadan korritzen dau, korritzen dau lau-lauan bidian eta.
- Ta Atseginlekua dao gorau oindio, bastante gorau?
- Gorau, gorau, bai, asko gorau. Hori dana pasau ta goixen, kasi goixen.
- Besteik hor?
- Ta gero han Alastrako kurutzien kruzie eitten daben lekuen izugarrizko kurutzie ta badare, ba, harrizko kurutzie ta?
- Kruzia zeiñek eitten dau hor?
- Ba, ezkakit, ba,[hemendik] mendin batera edo zelan. Behintzat lehenau difuntuekin-ta faten zanien be por esos caminos hor kurutzie zauen lekuen-ta deskantsue eitteko lekue izaten zan. Kurutze bat han eongo da oindiokan be, si no ha tirau alguien. Alastran behe samarrien, holan, kamin-kurutze bat eitten zeban.
- Bidelaua baiño beherau?
- Ez, Bidelaua ez da Alastratik, e?
- Bai baiña... hor pare hor...
- Pare hori? Baleike egotia. Itxoin, aber...
- Alastra dao Bidelautik ezkerretara?
-Bai, Bidelaura Alastrak badauka bidia be nahi izan ezkero, burdibide bat, joten dotsa. Bidelau horren eskiñara sartzen da Alastratik gura bozu. Gure kamiñora. Baiña hori aldapa barrenien edo holaxe zeukan, ba, kurutzia. Lehenau behintzat han zeon kurutze haundi bat harrizkua.
- Orduan, kanpusantu gaintxuan edo hola izango da.
- Ez, kanpusantu gaiñian be ez, oindiokan gorau.
- Gorau oindio?
- Gorau oindio, bai.
-Ta zela… ze izen dauka horrek?
- Izenik eztakit. Alastrako kurutzia esaten gontsan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia