Bergara (Gipuzkoa)

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Angiozar auzoko (Goimendi auzuneko) toponimia. Altuna baserriaren inguruko toponimia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze esaten gebizen? Lezeta zelaixa, Lezeta sakona.
- Berdiñak die, ez?
- Bai, bai. Gero, oin, mendira?
- Ya helduko dotsau hor… […] txabolatik, Lezeta zelaixa, hortik ya beste aldera.
- Haruzko…
- Bai.
- Bai, Lope aldera.
- Bai, beste mapia da, hogeta sei.
- Hor dao hori goiko Lubarriko zelaixori.
- […].
- Hor errekatxua behian dauena?
- Errekatxua?
- Bai. Altunatik…
- Lope aldera?
- Bai.
- Andikoittturriko errekatxua. Ta hor errekatxua baiño ondiokan Altune alderao dao basua Gaztañisakona, holako harro… harro-unatxo bat. Errekatxua baiño lehenao.
- Altunan parian edo gorutz edo…?
- Ez, ez, aurrera.
- Bai, bai, bai.
- Sakonera.
- Eta hori esan dozu dala basua? Gaztañisakona basua da, ezta?
- Bai, basua. Ta gero Gaztañisakonan parian goixan dago, goixan, goiko Lubarrixa zelai hori.
- Errekatxuan… Errekatxotik Altunarutz?
- Bai, Altuna alderao… Oin juaten gara, ba, pistia Altunara fateko? Kosteittik…
- Bai, bai.
- Pista haren pegante goittik behera, holako tontor-una bat bezela. Hori zan zelaixa: Goiko Lubarrixa. Ta hori dao Lezetasakonen pare inguruen, pittin bat aurreratxuao. “Al par al par tampoco, un poquito hacia Lope”. Gero hortik… hortik beste errekatxua…
- Errekatxuan bestekaldera?
- Bai, errekatxuan alde bixetara gutxi gorabehera [esaten jakon], baiña… Lezarrua.
- Hori ze da pixkat lauaua edo hola?
- Ez, ez, ez, zulora, zulora. Zulora […] da. Ta errekatxuan zein alde bata, zein bestia Lezarrua danai esaten dotsau.
- Eta hori ze da, basua?
- Basua.
- Pistan batzuk be badoiaz erdittik, ez?
- Bai, bai, pistia doia hor erdi ingurutik edo goratxuaotik edo… Gero, hor beste zatixo bat egongo da Koostei deitzen dotsauna Loperako pistian gaiñekaldetxuan, holako zatitxo bat.
- Basua dana edo beste Koosteixa?
- Basua.
- Beste horren pegante?
- Kamiño… kamiñotik gaiñetik geratzen da pixkat.
- Zein kamiño?
- Oin kamiñua Loperako-ta eindda daonan gaiñekaldetxotik. Gaiñetik? Ez, ez, azpikaldetik.
- Azpittik, ez?
- Gure… Altunetik faten garan bidien [gaiñetxua] eta goiko kamiñuen azpitti, Kosteiko basua. Gero, hortik gorutzau segidu ta hor dao Karabittako gaiña edo Goiko gaiña.
- Karabittako gaiña?
- Bai, edo Mendi-gaiña.
- Beste izen bat be esan dozu…
- Goiko gaiña esaten gontsan. Gero, honutzatxuao eukiko dozu…
- Tontor bat?
- Itturri txikixa.
- Hortik txabolara bittartian edo?
- Bai, txabolara baiño lehenao…
- Pista zahar batzuk edo dare hor…
- Bai, baiña hamen beherao eukiko dozu nunbaitten Itturri txikixa. Han…
- Kostei basotik parian gorao?
- Ez, beherao ta Altunarau. Han, ez dakizu, guk etxeko zera badaukau, ba, hartuta… arketako urak? Arketa harek urtetzen dabe itturri hortatik. Bueno, parte itturrittik da ta beste parte lurretik hartuta.
- Ta hau ze da itturrixa bakarrik?
- Bai, itturrixa ta inguruan daon basotxo bat. Itturritxikixa edo Itturritxiki ondua hari esaten […].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia