Bergara (Gipuzkoa)

Osintxu inguruko erreka eta iturrien izenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Osintxu eta Basalgo inguruko toponimia, batez ere, erreka eta iturrien izenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Makalda errekia ze aldetara doia? Nundik dator?
- Galarratik goittik behera. Hori…
- Galarratik goitttik behera?
- Eske goixan […].
- Hortxe… hortxe, jaio, hortxe jaiotzen dok. Ta hortik behera…
- Eta beste bat hemen Aldekorte laga dozu hemen. Ein dozue Aldekortei hori… Aldeikorta hori…
- Iturrixa?
- Kamiñoko rekta hori…
- A! Bai, bai…
- Hor jak itturri bat.
- Hori auskalo noizkua dan iturri hori.
- Nun? Nun?
- Zentrala baiño…
- Kurbia pasau ta…
- Rektia… Hemendik gora oiala rektia amaitzen […].
- Rektian akaberan.
- Iberduero… Kurbia.
- Bai, kurbia baiño lehentxuao.
- Kurbia […] aldera. Rekta amaiera-amaieran.
- Kurba kontra-kontran, e? Iturri bat.
- Hori nola esan dozu hori?
- Aldekortei.
- Aldakortei.
- Ta oin ur asko jatok goittik, e?
- Ta hor Iberduero parian goixan edo behian badao ezer beste izenik edo?
- Horrek San Anton auzua edo… Hori Arimendi ta honek…
- Hori handikaldera […]…
- Bai, horrek bestekaldien […]. Baiña hau… Topinzuloko itturrixakin pixkat nahastuta nabil. Honen urak esan dozue Izarre aldera doiaztela edo Makalda aldera?
- Makaldara etorri […] Izarretik behera horrek.
- Izarrek berak etxerako ura hartuta hortik. Eta gero sobrantia Makaldara —bueno, Narbaizak jaukak goixan hartuta, baiña, igual jotsak—, sobrantia dana Makaldara etortzen dok goittik behera.
- Han ez dok sobrauko asko…
- Belastei errekatik Basalgo aldera ezautzen dozue ezer? Bason bat…
- Iribeko txaria ta…
- Bai, Iribeko txaria famosua hori be.
- Famosua, Iribeko txaria?
- Hori nun egongo zan?
- Hor Belastei errekian akaberan lehen ipini dok hor Kaparrategi edo…?
- Bai.
- Handik Basalgora bidian. Handik Basalgora bastante zuzen, e!
- Lehen esan doun Gibelondo basarrixan azpixan.
- Handik behera.
- Hori zela esan dozu?
- Iribeko txaria.
- […]
- Honutzao Iritxeberri.
- Lehen emon dotsau hori.
- Bai.
- Gero, Lesarri ta Belastegi bolu bittartian badao izenen bat?
- [Boñon] ta basuek bajarek, baiña [Boñon] basuek esanda entenditzen dan basua… Ez da hola…
- […] izen berezirik.
- Hik esan heban, ba horrek zera, [hor…] izena…?
- Hor iturrixa beste bat Olazabal basarrira bidien.
- Honek… izenak? Harrikutz. Harrikutz edo…
- Olazabal ta Oxangurenen bittartien dao iturri bat…
- A! Olazabal iturrixa?
- …Ponterreka.
- A! Baitta, bai.
- Ponterreka?
- Ponterreka.
- Itturrixa da?
- Bai, iturrixa, bai, bai.
- Itturrixan izena da horixe…?
- Bai, errekatxutxo bat dator ta iturrixa dao.
- Ta hor iturrittik behera […]
- Gaiñera, Oxangurengo zelai bat daok ta zelai hari Ponterreka izena jaukak harek zelai harek.
- Ponterrekako iturrixa.
- Ta itturrixa be bai.
- Ponterreka izengo dok sakonan izena be…
- Bai, bai.
- […]
- Beste izen bat be bai, Olazabaldik horra Gallasteitorre(ra) Amurkixa edo ipini doun, juntau doun, hara bidian, hortik aurrera, hauraxe… Amurkira bidian, Egibittarte, beste izen bat.
- Egibittarte?
- Haura be bastante famosua…
- [...]
- Olazabal ta Gallastegi bittartian?
- Bai.
- Behian? Erreka inguruan ala…?
- Goratxuao.
- […]
- Errekatxua dator […]
- Horra goittik behera datorren errekatxua dok zera, Mandola. Mandolako itturrixa […] haura errekatxua dator…
- Hemen goittik behera, bai.
- Ta hor errekian albuan bertan beste itturritxo bat zauen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia