Bergara (Gipuzkoa)

Basalgo auzoko toponimia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Basalgo auzoko baserrien izenak eta toponimia, batez ere, "Goimendi" deitzen zaion ingurukoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori zubitxuan inguruan edo hortik gorakua dok Basalgo…
- Goraotik, goraotik izengo da. Bai.
- … goraotik pixkat.
- Gero Sagar-erreka honek eitten dau…
- Sagar-erreka hori Plaentziakua dok, e?
- Ez, baiña Bergarako zerian badao zati bat, e?
- A! Bai, bai…
- Goixan…
- Ibarrola be Bergakuan egongo dok?
- Goimendixa dana dok!
- Ibarrola ondotik pasatzen dan errekatxuak ze izen dauka?
- Hoixe dok Sagar-errekara doiana. Baiña izena, ba… han goiko…
- Gero beheratxuao bi itten dau beste batekin. Beste bat…
- Gaztandolatik datorrena, Gaztandola aldetik datorrena.
- Han kruzian presia zuan […] San Marzialgo […]. Oin […] presia be ez jakixat apurtuta […].
- Ez dauka izenik errekatxuak hor goixan?
- Ibarrola errekia. Guk esaten gontsan hari beti, ba, amorraiña-ta eitten zuan hor ta amorraiñetara ta “Nun ibili haiz?”, “Iborr(o)la errekan”. Iborr(o)la errekia.
- Bai, baiña honek esan dabena, honek esan dabena gora joiak, hartu han presan, Ibarrolako presan ta handik Otxoan goiko zerera.
- Bata Gaztandolapera ta bestia Goimendira.
- Bai, baiña bestia Ibarrola alderakua, ba, Ibarrola errekia.
- Bale, bale.
- Ta bestia Gaztandola errekia edo izengo dok?
- Gaztandola errekia izen leike, baiña Gaztandola…
- […].
- Bueno, inguru honekin jarraitzen, hor… Basalgo honekin, han Mostei onduan dago tontortxo bat bastante laua.
- Mosteittik geiñera?
- Bai.
- Larrai.
- E?
- Larrai.
- Haura ya mendixa dok.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia