Bergara (Gipuzkoa)

Osintxuko toponimia Iraban eta Muskiritsu inguruan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-231-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Osintxuko toponimia Iraban eta Muskiritsu inguruan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero Azkortazpikua geratzen dok han, ba, Azkortazpikua.
- Ba, ta haura be Zuaiztixa…
- Ariztixa edo esaten jotsen horri.
- Bai, Ariztixa, hori dok.
- Zuaiztixa ta Ariztixa.
- Azkortazpikua […], Azkortan piñudixa […].
- Hauraxe […].
- […].
- Haretxek hartzen jok Sostrako topia.
- Ariztixa.
- Bai, bai.
- Hauraxe Ariztixa ipini hori segidia ta ya erreka horri tope. Sostra… hor beste bide bat etorriko dok gero Sostra hartzen dok hor, barrena. Han amaittuko dok hori. Zuaiztixa… Ariztixa ipini […] ta bale. Hor amaitzen dok erreka kontria. Oin hartuko dogu Galartzatik. Jungo gaittuk Galartzatik berriro bertara punta-puntara, bat eingo juau.
- Ariztixa…
- Bai, Ariztixa.
- Ariztixa. Oin Galartzatik hasi, zeuon Etxaburutik, zerea, Pagotxo ta Pagota.
- […], eztok?
- Oin jun bihar juau Azkortatik gora. Azkorta basarrixa billau.
- Bai, hemen.
- Bueno, oin hortitxik gora hasi.
- […] Pagota ipini dok, baiña […] txiki-txikixa dok. Zetako ipini dok hori?
- Ba, Azkorta gaiñeko sailla dok. Txikixa […].
- […].
- Azkortako Pagota beti izen dok gure akorduan.
- Bai?
- Bai.
- Pagota.
- Ta hori nun dao?
- Azkorta gaiñeko etxien kontra-kontra gaiñekaldera. Ezkerrera Olalde ta eskumara errekia. Etxian paretik gora behetik gora, Azkortako etxian paretik gora.
- Hori ipini dok? Hurrengo joiek Galartzako Etxazpixa.
- […] .
- Bueno, segi eingo jotsau. Pagota ipini dok, eztok?
- Bai.
- Pagotaandik segidan daok hurrengo Galartza basarrixan ondora, basarri azpira. Ta guk esaten dotsau Etxazpixa. Lehen soruak zittuan ta horri, sail haundixak, Etxazpixa.
- Etxazpixa ta Etxaburua.
- Etxazpixa. Galartzan azpikalde dana Etxazpixa.
- Nunbaitten hor markauko jittuk, ba, basarrixak Galartzak be.
- Hor basarrixak bai.
- Basarrixak hor markatzen jittuk.
- Ehun metron barruan dare bixak eta…
- Galartza aldien Galartzako Etxazpixa eta gaiñekaldien Etxaburua [esan…] ta honi Olalde aldiai Etxaostia. Holako etxetik… hektarea bat […], hektarea bat ez dok izengo, baiña… gutxiao, baiña soro… Etxeostia.
- Etxeostiak eta Etxazpixak eta horrek […] etxe bakutzak danak dauzka […].
- Etxaburua ta.
- Hamen ipiniik hortxe zera jaok…
- Beste bat?
- [...].
- […] gaztañaik ez jaukak, baiña Gaztaiñaixa beti izen dok haura sagasti haura.
- Haura ipini biharko […].
- Hor oin hortik Olaldera bittarteko zulo hortan, oin Etxeostia esan dostat, ba? Hortik Olaldera, kontra hortan, Gaztaiñaixa zuan. Gaztaiñixa guk esan izen dotsau beti. Sagastixa.
- Txabola aldera edo hola?
- Pixkat beheratxuao. Alde hartara, baiña zeoze beheratxuao. Han sagastixa zuan, oin ez daok, baiña.
- Sostra zein da, orduan?
- Oin, bai, eskuma aldera, bestaldera pixkat, errekazulo aldera […] Sostria, e!
- Bastante haundixa izango da hori, ez?
- Bai, Sostria ta…
- Baso sailtxua.
- Baiña hori Sostria zer da errekia jaixotzen dan leku ingurutik Laudats aldera ala…?
- […] juau hori bestetik hartuko juau, e? Olaatik hasitta [geratzen dok] hori ondo, e? Pentsatzen juat.
- Bai, Olatik sartzen garanian hobeto.
- Oin hor gurian markau bihar duana dok, ba, Etxaburua daon lekuan, kontran, han herri-sailtxo bat daok, Herri-sailla zertuixu, herri-sailla dok izan be.
- Otatza bat.
- Herri-sailla.
- Ta hor Galartzatik gora beste txabolan bat edo holako zeren bat dao?
- Hori Iruittako txabolia dok.
- Iruittako txabolia ta [Unzuneko] txabolia berdiñak dia?
- Bai.
- Bueno, bai…
- [Unzuneko] txabolia esaten dotsau.
- Bi txabola zittuan, bata jausitta daok oin, baiña. Baiña Mendikute dauana bizi dok oindio txabolia.
- [Unzuneko] txabolia ipini ta ya esta. Igual da. Hori [Unzuneko] txabolia […].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia