Osintxuko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-231-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Jose Angel Arriaran - Jose Ramon Jauregi - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:05:01
- Erref: BER-231/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Bai, gaiñeko tontorra Miekan ta txabolia baiño beheratxuauan.
- A! Horixe izengo da txabolia, honen azpixan.
- Ta horrek azpixorrek Mieka.
- Tontor-une hori?
- Bai. Horrek azpikaldia Mieka esaten jako. Oin hortik Muskitxura juatia onena, e!
- Muskitxun…
- Gaztaiña… einda dakazue, Anbeltza ta?
- Ez. Hor errekatxo horri zela deitzen dotsazue? Atxuriondotik pasatzen dan hori…
- Hori Elusu errekia dok hori.
- Muskitxu(ko) errekia…
- Muskitxu erekia.
- Bixak ipini… […]
- Ta hor Billoteittik Arando aldera daon hori aldapaori?
- Ba, hori […] Gaztaiñaundi hari lehelenguai.
- Gaztaiñaundi ta gero han behien [… terrenuak be bajarek] eta…
- Gaztaiñaundixa ta gero Aanbeltz hurrengo segidia, Anbeltz.
- Billotei…
- Billoteiko etxaburuan.
- […].
- [Egon hari], erreka aldera, eskubiko aldera jarri, Iraban aldera […].
- Zera, bestekaldia indda daukou.
- Bai, Muskitxu inda […] ta…
- Iraban aldera basuak [Billoteixak].
- Bestaldia indda dauke…
- Hau nola esan dozu, orduan?
- Gaztaiñaundi… e…
- Gaztaiñaundixa.
- […] Gaztaiñaundixa.
- Hori nun… zera dao, Billotei aldera ala Arando aldera?
- Puskat Arando alderatxuao goixen. Han bidie badao ziherrera, [… txabolatik], haren azpikaldien.
- Ta horren kontran Arando aldera ze esan dozu daola?
- Aranbeltz esaten jako horri mendialde danorri.
- Handik gora, Galartzako zelaixen azpikaldien…
- Bai, hau Aranbeltz.
- Baiña zeuek nola esaten dotsazue?
- Aranbeltz, guk Anbeltz, Anbeltz esaten dotsau, Anbeltz.
- Ta horrekin noraiño zertu bihar dok oin?
- Ba…
- …plano horrekin?
- Hori […]… Hori nehikua. Baiña hori ya…
- Hortik aurrera hasi ta noraiño juan bihar dok, ba, […raiño], ala?
- Ez, hortik aurrera ezingo gaittuk fan. Hori ixa zerera…
- Kostei-ta hemen geratuko dittuk?
- Bueno, hori segun zeuek zenbateraiño dakizuen, gero puntu bat allegatzen da, ba, guk hortik aurrerako konturik ez dakiu. Ordurarte, ba…
- Guk be Anbelztik aurrera behetik nik neuk ez jakixat Anbelztik aurrera izenik eta ezer. Han […] eta bajarek han aurreko han azpixen, baiña… Izen horrek Billoteiko Juanitok eta horrek jakingo juek hori. Hortik aurrerakua […] ez dakit. Guk lagatzen dounetik Kostei beheko zulo hori. Basozarra ta hor badittuk. Ta hor, [Gantxeik] piñua sartzen dabitzena ta horrek, horrek, ba, hortaiko batzuk hartuta ein bihar, hortaiko bateana fanda. [...].
- Bai, horraiño… Aranbeltzeaiño…
- […].
- E?
- Aranbeltzeaiño […] lagatzia onena.
- […] bagaittuk, nahikua juau bigarren […].
- Oin onena izengo dok berriro kanposantuan ekin ta hori [...] zulo hori jasotzia puskat gora.
- Lehen alderantziz […].
- Hori dok, hori jaso Miekara arte.
- Bueno, lehelengo basarrixekin hasiko gara, ez? Situatzeko puskat.
- Bueno, Oreittik ekin bihar dok berriz be…
- Bai, baiña basarrixak [danak ipiniko dou] izena —hemen izenekin datoz— ta basarri danak…
- Orein parian gaiñekaldian Olalde.
- Olalde.
- Puskat ezkerrera dala ipini hori.
- […].
- […] Beran pare inguruan ixa.
- Bai. Gero Azkorta egongo da, ez?
- Azkorta puskat eskumarao.
- Ta horrek […] Azkorta gaiñekua, azpikua ta erdikua?
- Bai.
- Zein…?
- Azpikua, erdikua ta gaiñekua.
- Ta Erdikua ze da txikixaua edo…? Eske…
- Ez.
- Bi bizitzakua. Bi bizitza pegauta […], Erdikua ta Gaiñekua pegauta jarek ta Behekua dok aparte. Hogei-hogeta hamar bat metro edo…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!