Komunerako bidaiak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-230-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Aginagalde
- Data: 1990(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: BER-230/012
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
Gero beste bat zonan, komuna bertan jaon, oin be han jan eta. Baiña gu sekula ez giñustanan komunera juten, han etxoskunan lagatzen. Gu eta gure aurrekuak be ez zittunan jungo, eta kitto. Dana euskeraz eitten giñunan baiña hauraxe permisua eskatzia geunkanan, erderaz izengo zonan edo. Etxakiñat ze izengo zan. “Por ustel” esaten giñunan, “Me permite usted” izengo zonan igual, baiña ba hoixe. Gero maistriak esaten joskunan, “vete!”. Bueno, urtetzen giñunan geure eginkizunak eittera eta han sasin baten, sasi kontran baten, edo errekatxuan ziher eta. Ba, neskak bastante zer etorten giñustanan, baiña mutikuak, mutikuak juten zittunan, eukitzen jonen apixan bat ikusi biharrekua, edo beste zeozer. Geratu bez. Harek noizko eskolaratu. Eta hala besten batek, “tardatzen jok ba harek”, eta berak be eskatu. “Porrustel”, eta “Véte. Haura be ezta etorri oinddio, haura nun ete da” ta. Adios, orduantxe akordau han falta dala baten bat. Da jun da bixak igual juntau eta apixak bila igual, Elizburu esaten jakon han Elko(ro)neko zerak eta,handik buelta jakitten eben apixan bat, harek ikusi tta, lumatuta daren txorikumak edo zerak eta, eskolako jiria. Gure eskolia holakotxe zerak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!