Ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-230-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gertatutakoaz ama kontura ez zedin, zer egin zuen azaltzen du.
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Aginagalde
- Data: 1990(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: BER-230/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Gero, pentsain, angorina edo puxkat zera jaukanen, ama siestan zan bittartian garbittu hurrengo egunian. Baiña kanpuan esegitzia be amak ikusi eztaixen ganbaran. Han sikatzen jersioi, noizko sikatuko ete zonan han. Eta han siketzen baiña mantxia, geratu jakonan grasa, klaro, bizikletian grasa. Badakin ze ein gontsan, etara illiak hola beste danian eta han ipiñi ama konturau ezteiñ. Baiña gure ama be ez zonan tontia, eta: “Zer jaukan horrek jerse horrek?” “Honek ezebez”. Bai, ze, horrek ze jaukan? Ze jaukan? Auskalo zeekin gaiñea guk garbittu be, Chimbo eta ostientzeko jaboe danekin izengo zonan garbitzioi tta. Zihero tupiduta dana, inguruko illiok etara ta han ipini tta. Ta bizikletan etorteko gauza ez Juliña, eta haren beste basarriko gizon bat etorri, desmontau bizikletia, trena pasatzen zan orduantxe, eta trenian haura bialdu Altos Hornosera, artien trenerako denpora asko euen, Altos Hornosen beste batek urten bihar hari. Han ez, San Pruenzion, San Pruenzion ein bihar trasbordua, pentsaiñ. Eta han ganbixatzeko, San Pruenzion ganbixatzeko han baten bat egon dailla, harek errubedok eta manibelok eta danok desmontauta dittuela trenian, eta bi edo hiru gu aurrera, jota emonala guztian, beste horrenbeste pasatzeko denporaz San Pruenziora, trena etorri baiño lehen, artian trenerako han denporaz geratu zien Zubillan. Han geratu zienak harek trenera sartu eraiñ bizikleta zarroi, eta gero gu San Prudentzion zaiñ berriz etaratzeko, eta beste trenian, Bergararako trenian sartu eta berriz Altos Hornosera emonala guztian hari bizikletok etaratzeko. Enee!, haura jerse haura! Baiña pena bat eta! Eta Luixita ta bixok, e. Guk bixok pasatzen giñustanan baiña, baiña…, batak bestiai ama ez enteratzeko, baiña ez zonan tontia, mekatxis la porra. Eske hari koittauai kostauko jakonan haura jertse haura. Baiña neuk hoixe, dotore ibilttia nahi tta, Pazkuetarako eukitzen jittunan jerse dotoriok eta. Han ibiltzeko ez, baiña, honbre. Manibelien han txintxiliz graziosua izengo zonan eta, nere jertsioi dana grastuta baiña gero harek batu, montonau, disimulatzen. Ene! Ni harekin bizikleta harekin ibili nintzonan, bueno, ezta erregeik be ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!