Bergara (Gipuzkoa)

Bizikleta oparitu ziotenean egindako bueltak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-230-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bizikleta oparitu zioten. Urrutitik legamia ekartzea ahaztu, eta bueltan joan behar bizikletarekin. Enkargu asko egin zituen bizikletarekin. Bizikleta nola zaintzen zuen azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gero beste bat zonan, bueno, horrek danok baiño lehenao bizikletan. Bizikletia neri erregalau jostenen. Nere modukoik ezta ezta Euskal Herrixan ezeze Espaiñia guztian be nire modukoik! Ni be banintzonan ba, lebaduria bihar izeten jonan amak labesua eitteko ta. “Ekarri lebaduria” ta. Lebaduratara ba San Antoniora jun bihar, honutzauan ez zonan egoten eta. Zer eta ahaztu. Ahaztu ez, laga. Jun etxera eta “lebaduria ahaztu jata, ama”. “Baiña lebaduria, azkarrixa ein biha neban-da, biha neban labesua eitteko”. “Segiduan ekarrikot”. Neu nintzonan, liberdi enintzonan, e; flakiao ta, hartu bizikletia ta goittik behera. Pixu gehixao bizikletiak neuk baiño. Eta haura hartu Gaittaon eta ni bajatzen nintzonan ba goittik behera jota aide! (…) behera, batian bixkarrien eta bestian zerien. Eta bajau eta San Antonion lebaduria eta Barrutiraiño.
-Nun dao Barruti?
-Barruti? Han San Juanerako galeperren zera badao ba, ba haura baiño lehentxuao. Lehenaoko irin-fabrikia edo eztakin nun daon? Dimasen-da zera, haretxen segidan. Da pentsain, zeretik San Antoniotik bizikletan haraiñotxe. Eta ni etorritta najan Mekolalde ondoraiño. Eta itturrixan ura eran da etxera eguardixan, eta ama azkarrixai begira. Da baiña aidian eiñ, e! Nik bizikletan zenbat errekau! Ene! Denporia neban, aittak “oin siesta puxkat eiñ, bazkalostien puxkat etzantxo bat, etzantxo bat!! Haura ezkutatzen zanian bizikleta garbitzen, trapu danak bizikletan. Eneee!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia