Bergara (Gipuzkoa)

Elgetako jaiak eta etxerako buelta

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-230-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Dantzan gustura, eta ilundu. Etxerako bidean, beldurtuta egon arren, pozik kantari joaten ziren. Hurrengo goizean, jaikitzeko lanak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta hurrengo aurreko eguneko kontuak esanaz, puff. Eta hurrengo egunian be beste hainbeste, aramaittakua joten ebanian errezau eta etxera. Erremeixaik ez giñunan lagatzen, ene! Elgetara ta. Elgeta lekutan jaon Gaittaotik. Juten giñustanan, gaiñera agostuan izaten zittunan Andramaixak, beroik haundiñeko zerak eta. Juten giñustanan Aldaiko eta Aldai-etxebarriko eta danok, ixotzen giñunan Asentziora, Asentziotik handik Elgetara. Elgetara jun eta piezaik be ez, han be ez. Geratu? Pentsau bez. Ukatuta. Ene!, hauxe pieziau behintzet, ai, hau bai dala politta!, hauxe einddakuen, e, hau einddakuen etxera. Hau einddakuen etxera, illuna eitten jakunan eta, etorri hari gero mendiz mendi; baiña kantu baten etorten giñustanan, billurra be eukiko giñunan, e. Baiña bat eta bi ez giñustanan etorten, kuadrillia, danak neskak, e; eta kuadrillia etorten giñustanan kantu baten, hor Anguzarko basarriko txakur danak zaunkaz giñuzela. Ene!, noizko aillegau etxera… Eta etxera aillegauta deskantsatzen giñustanan baiña, hurrengo egunian jun hari berriz zerera, berriz basora, berriz zerera. Enee!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia