Lana bukatutakoan, dantzara
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-230-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Aginagalde
- Data: 1990(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: BER-230/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
-Gero illuntzien joten jonen, Aramaittakua esaten jakonan, San Kristobalen joten jonen kanpaia, San Migelen be bai. Da joten jonen da bueno, haura izeten zonan lanai lagatzeko ordua; Aramaittakuoi noiz joko. Ha hasten zonan eta “han aitta!, aramaittakua”, “Bai, baiña hau pusketiau aber zertzen doun”. Baiña haura joten hasi orduko aittak kenduko jonan txapela eta eitten giñustanan errezuak. Errezuak, Aittaguria ta, Paternosterren bat bota ta bueno. Gero laster izeten zonan etxerako martxia. Gu, bueno, hartu geure trastiok, lurbanastatxu horretan bazkaittako traste eta zerak eta, trote! Eta Bidebasotik, pentsain, Lamiategira etorraldixa. Gero ixoiñin Gaittaoko puntara. Hara jun, afalduko giñunan, edo behintzet porru-patatia ta izeten zonan lehenaoko afaittako zeroi, ta afaldu ta gertau ta kendu geure gantxuok eta zerok eta prest, erremeixara. Jun hari gero beste hiru-lau kilometruan Angiozarrera oiñez. Jun hara, bueno, piezaik baztarrian-da pentsau be ez eitteik, e! Pieza danak eiñ. Baiña gero goizao, hori bai, hori etorten giñustanan ba beranduenen be hamaiketerdiak, eta berandu gatozela eta. Etorri hadi han ukatu dantzan eta Gaittaoko puntara takarra-takarra-takarra ta. Hurrengo egunian aittak goizian diar eitten ebanian berriz basorako, argi, e!, han eztaixela esan aittak “atzo etxaonan loguraik!, Enee!, haura entzutia baiño nahixao giñunan guk, bueno! Eta hurrengo egunian beste norabaitt basora; beste hainbeste. Eta hurrengo egunian erremeixia pasauta zonan baiña orduko kontuak esaten lanian garosaillak ebaitzen giñustanan, guk, e. Bueno, bueno, bueno.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!