Bergara (Gipuzkoa)

Auzoko eskola

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Auzoko eskola, ume txikiendako bakarrik. Maistrak euskaraz hitz egiten zien umeei.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bertan auzuan eskolarik bazeukazuen?
-Bai. Manuela maistria, baiña txikixak eskolan, oso txikixak. Parbularixo moduan, baiña hor hasi bi urtetik eta zortzi arte edo. Holakon bat. Zazpi arte edo.
-Maistria zer zan, Bertakua, Bergakua?
-Bera? Nik hor ezautu neban beti, baiña ez dakit Bergakua izengo zan haura, e. Bai, euskeria hamengua eitten zeban, e.
-Orduan klasiak euskeraz eitten zenduan?
-Bai, bai. Aittaguria-ta errezu danak euskeraz. Guk erderaz ikutu bez. Halako makilla haundi bat eukitzen zeban, hemendik ixa ateraiñokua ta, bera ez zan mobitzen, ia edadian aurrera-ta, dunba! Joten zittuan buruan. Berriketan zegonai-tta, tanga!
-Gogorra zan orduan.
-Baiña haura zan, hoixe, guarderia zan haura. Etxian ez eukitzeko umiak ba hantxe. Ta kantuan, aittaguria errezau: “Aittaguria zeruetan...” Holaxe, eta han barruan euki ezkero ba zeoze. Eta gero haundixauak-eta ba kuadernuakin letrak ein puxkat ... Beran ondora jun kuadernuakin eta ikasi, eta bittartian juerga danak.
-Orduan ze izeten zan, gela bakar bat eta ume guztiak han.
-Danak hantxe...
-Edade diferentetakuak eta...
-Parte haretan haundixak, eta hemen txikixak eta harutzauan neskak eta dana hola, bai.
-Neskak eta mutillak puxkat aparte egoten ziñazien edo?
-Bai. Barruan baiña grupo diferentia eindda. Makilla haundi bat, basarrittarrak ekartzen zotsan, apurtzen jakonian basarrittar batek batek ekartzen zotsan.
-Apurtu eitten jakon?
-Bai. Luzia, e, hamendik haraiñokua. Plan!, buruan, puxkat rebelde samarrei-tta. Manuela..., badaukat, horren izenak eta apeliduak badauzkat.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia