Bergara (Gipuzkoa)

Zubieta kaleko janztetxea; Santa Engrazia ermita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrietatik mezara joateko, Zubieta kalean zegoen janztetxean aldatzen zituzten arropak baserritarrek. Basalgon eta inguruko baserrietan hildakoren bat zegoenean, oinez ekartzen zuten gorpua kalera eta Santa Engrazia ermitaren kanpoaldean aitagure bat errezatzen zen. Barrutiko errota eta okindegia. Ondra-jana.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Horra joaten zien entiarruetan-eta.
-Zubittan zeuan hori, jaztetxia esaten jako. Eta han gure auzuan dago ermitta bat, Santa Engrazia. Pare-parian Barrutin, Baarrutiko errotia eta panaderixia zan eta handik Santa Engrazia parian petril gaiñian lagatzen zeben kajia deskansua eitteko. Beti hantxe. Eta errezau be aittaguren bat eitten zan. Goittik, Basalgotik eta etortzen zien, hiru tanda, hiru relebo-ta eindda, e. Lokatzetan belaunetaraiño neguan-eta. Haura zan haura.
-Eta Zubittan jaztetxia?
-Zubittan jaztetxia. Hor erropak aldatu, botak-eta kendu, eta zapatakin-eta ia elizarako itxuratu. Eta gero han bueltan han eitten zeben beti zeoze. Goizetik izeten zan entierrua eta bazkaldu edo, ahal dan moduan ipiñiko zeben eztakit zer, konejua edo bildotxa edo dana dala, zeozer, betekada bat behintzet, ardao mordo bat edan eta atzera basarrira.
-Ondra-jana edo zer izeten zan hori?
-Ondra-jana, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia