Errementaria eta ferratzailea San Lorentzo auzoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:04:00
- Erref: BER-216/003
- Kodifikatzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
- Gaia(k): Lanbideak » Arotzak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Errementariak, ferratzaileak
Transkripzioa
Honek kale-basarrixak zien gehixenak, basarri gutxi, fabrikan lana, eta ganau pare bat edo bi edo. Hola.
-Orduan basarrittik bizimodua ez eben ataratzen?
-Ez, ez. Amilla-barrenguan be ba hantxe; ezta harek be. Lengo gizona karreterua zan. Bi zaldikin karreterixan eitten zeban. Gero Gillinguan-eta ba bazeuken sailla-ta, baiña seme danak fabriketan handik kanpora eitten zeben lana. Eta Zapatarikuan tabernia, eta dendia be bazeuken.
-Hemen perratokixa-ta errementarixak eta, bertan eitten zeben lan?
-Bai. Hantxe bizi zien, harekin bizi zien, bai. Hori zan bere “medio de vida”.
-Zeuek ikusi eitten zenduen eurak lana zela eitten zeben?
-Bai, makiña bat ordu eitten giñuan guk han begira. Bueno!
-Errementarixak zer eukitzen zeban, sutegixa edo?
-Bai, suteixa, ta iunkia-eta; dana forjau eitten zaban harek, harek soldaduraik eta ez zeukan harek. Horrek llantak-eta, zeretik, burdiñian zera ahartu eta ra!, doblau, eta gero pegau, berotu eta maillukiakin jota... Ez zeuan soldaduraik orduan. Horrek ez zeukan soldaduraik. Eukiko zeben fabriketan-eta baiña, horrek ez zeukan.
-Lan asko izaten zan orduan burdixan erruberen uhalak ipintzen?
-Bai. Erruberia eitten zan, ezta, eta hau egurrezkua eiñ, eta gero llanta bat bueltau eta haura ipintzen zan honen bueltan. Baiña sartzen zotsen, berotu burdiñia eta egurran zerian sartu. Presiñuan sartu egurrian, eta keiak etarata, ura bota-ta eitten zotsen ezteixen erre egurra, eta gero sartzen zotsen holako sujetatzeko batzuk, eta harekin gero. Hori gogor eitten zeben. Ez pentsau harek urtetzen zebanik segiduan! Zelako burdixak, harri artian ibiltzen zien burdi horrek eta. Aguantatzen zeben, bueno!
-Eta gero tresnak eta eitten zittuen, baserriko tresnak edo?
-Tresnak... zorroztu gauza asko basarrirako-ta, baiña ostientzian tresnaik... Bueno lerei, leria badakizu ze dan, eta lerak azpixan eruaten dittu trineuan moduan zer batzuk, burdiñazko txapa sendo bat, hamen eta bestian be bai, bi zeretan; eta horrek apurtzen zienian berrixak ipiñi, eta horrek gauza horrek bai.
-Orduan zaratia be...
-Burdixei be ba... Burdixak arreglatzen asko egoten zien, burdixak apurtzen zien eta. Gero arotzerixa bat be bazeuan onduan, Jose Iñarra, Albitxubaso. Horrek zien hiru anai-arreba, hirukixak, eta izenik pentsatzeke jun zien sankristixara. Ez zeukela izenik, hiru batera zela ba, eta... Sakristania ikusi zittuanian, e: “Jesus, Jose ta Maria!” Eta horretxek ipiñi zotsen izenak. Bai, eta halaxe zan. Hori Joxe zan arotz hori, eta gero beste bi anai-arrebak Jesus eta Maria.
-Errez topau zittuan orduan sakristaniak.
-Horrek burdixak eitten zittuan, albuan ermentarixak ipintzen zotsan zerak, burdiñan kontuak eitten zittuan batek eta bestiak egurrezkua.
-Orduan ondo konplementatzen zien?
-Hirurak gertuan zeren, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!