Euskara eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-212-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Dena erdaraz ikasten zuten. Eta beraien artean ere erdaraz egiteko ohitura sartu zien. Zigorrik ez zegoen euskaraz hitz egiteagatik. Bai, ordea, bere amaren garaian.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: BER-212/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak
Transkripzioa
- Eta zelan izaten zan, euskeraz edo erderaz?
- Erderaz ein bihar zan han. Han euskeria askok nik uste dot ahaztu ein zebala.
- Bai e?
- Han dana erderaz.
- Eta zeuen artian gero…
- Aurrenetik uste dot euskerazko dotriñia emoten zebela, e?
- Ta zeuen sasoirako ya?
- Guk… nik, nere gogun erderaz.
- Dotriñia be erderaz. Ta gero zeuen artian, ba, jolasorduan edo, euskeraz eitten zenduen edo…?
- Bai, eingo giñuan. Baiña gehixao erderaz, e? Ya sartu zoskun hauraxe belarrittik eta…
- Ta zigorrik edo eukitzen zenduen, kastigorik edo euskeraz eittiarren edo…
- Ez, ez, ez.
- Ez? Halakorik ez?
- Gure aman denboran ta bai.
- A bai?
- Gure amak esaten zeban, esto, gaztia, zeaittikan bederatzi urtekin bialdu zeban amandriak Bilbora, eta aurretik ibiliko zan. Eta zeukan, esto, erdaldun maistrua. Eta euskeraz eitten bazeben, ei zeukan anillo bat. Eta anillo haura, zeiñek, zein geratzen zan anilluakin, eskuak ipini hola, eta…
- Zigorra atzaparretan…
- Bai.
- Eta hori amak ezautu zeban?
- Bai, bai, amak. Ta harek ez zekixen ezebe. Amandriak eta zela eingo zeben ba erderaz, harek ezebe ez zekixen. Ta disparatiek esango zittuen, baiña… Pentsaizu noiztik datorren gorrotua e? Gure amak eukiko zittuan oin “ciento y pico de años”. Neuk dauzkat “noventaitrés”, konke…
- Bai, bai, aspaldiko kontuak. Jesus.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!