Bergara (Gipuzkoa)

Debako hondartza (I): arropak

Debako hondartza (I): arropak <p>Bainujantzia bazeukaten Debara joateko. Bainujantziak nolakoak ziren deskribatzen du. Debara noizean behin joaten ziren. Bainatu eta nola lehortzen ziren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-212-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bainujantzia bazeukaten Debara joateko. Bainujantziak nolakoak ziren deskribatzen du. Debara noizean behin joaten ziren. Bainatu eta nola lehortzen ziren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan eta, baiñadorrik eta ez zan egongo ezta?
- Ke ba. Baiñadoria Debara juaten giñanian ta eukitzen giñuan e? Guk bazauzkagun. Holaxe, honaiñokotxe zerekin, prakekin.
- Belaunetaraiñoko prakak?
- Bai, bai.
- Eta Debara orduan juaten ziñazien?
- Ba, asko ez, baiña, juaten giñan.
- Gurasuekin ero eskolakin?
- Bai, gurasuekin. Eta gero han egoten zien baiñadoriak, gizakumiak izaten zien, eta gu uretan sartzen giñan, ta handik erteten genduanian, albornozak ematen zoskun, ta jantzi haura.
- Alkilerrian edo?
- E?
- Alkilerrian edo?
- Bai, alkilerrian.
- Eta baiñadorrak be han eukitzen zittuen…
- E?
- Baiñadorrak behe han eukitzen zittuen alkilatzeko?
- Ez, ez, baiño, esto…
- Baiñadora norberak eruan bihar?
- Bai.
- Albornoza?
- Ta albornoza ez naiz akordatzen. Eurak emongo zoskuen.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia