Txikitako jolasak (III): "puntilikabo"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-212-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: BER-212/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta gero, tortolosak edo?
- Baitta, ta puntilikabo, zerakin be bai, orratzakin.
- Eta zer da, zelan da puntilikabo?
- Puntilikabo izeten zien, orratza bakizu ezta?
- Josteko orratzak?
- Dauka puntia alde batetik, ta bestetik burua.
- Bai.
- Ta puntilikabo izaten zan kabo burua, ta punti, ba, pikatzen dabena. Esate bateako, puntili, puntilikabo, ta jartzen giñan eskillara batzutan edo, eta harexekin jokatu eitten giñuan.
- Eta zelan izaten zan ba jokua? Ze, zelan zan jolas hori?
- E?
- Ze eitten zenduen orratzekin baiña?
- Orratzekin, ba, zeukan papelakin einddako halako zer batzuk, eta hantxe sartuta eukitzen giñuzen, eta gero etara bat, ifini hola, ta puntilikabo, ta azertatzen bazeban, ba emon ein bihar, zera, orratza azertatzen ebanai emon bihar jakon.
- Osea ke berak asmatu bihar zeban ea burua edo puntia zekazun zuk.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!