Bergara (Gipuzkoa)

Amama inude joan zen Palenziara

Amama inude joan zen Palenziara Amama inude joan zen Palentziara. Garai batean ohikoa izaten zen emakumeak inude joatea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-197-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amama inude joan zen Palentziara. Garai batean ohikoa izaten zen emakumeak inude joatea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan zenduan amama iñude joan zala.
-A bai. Orduan ohittura haundixa zeuan itxuria daonez. Eta gure amama be Palenziara joan zan iñude. Nere aittan ama.
-Lekutan dago palenzia!
-Ba hori. Denpora haretan nik ez dakit nola, ze transporte edo nola joango zan.
-Baten baten bittartez?
-Hoixe ez dakitt, baiña han egon zan.
-Badakizu gutxi gorabehera zenbat urte?
-Zenbat urte ez dakitt, umia bularra emoten dan bittartian egongo zan. Gure aitta hazi zeben Uberako basarri baten.
-Orduan familixa askotan egongo zien.
-Bai, bai; asko, asko, asko, asko. Ze nere aman aiztia ta koiñetia ta be egon zien. Geruao harek.
-Hemen inguruan ala?
-Bilbon, harek Bilbon. Entzunda daukat nik. Nahiko normala izan bihar zeban ba hori, basarrittik eta hori. Diru bat irabazten zala. Errialetan kontatzen zan orduan, nik ez dakit zenbat errial eta esaten zeben. Eta gero eukitzen zeben kontaktu bat eta bialtzen zotsen handik erropak eta gauzak eta.
-Eta iñude, besterik ezautu dozu, entzunda ba haura be iñude ibili zan eta.
-Bai, nik asko. Hemen bai-bai, neure tiak bi behintzet badakitt. Aman aiztia eta aman koiñetia be zela egon zien. Eta gure aman aiztiakin batera egon zan beste bat horko basarri batekua, bikixak itxuria zeuzken itxuria Bilbon etxe horretan, eta bi iñude Bergatik eruanda. Zeiñen bidez ez dakitt.
-Eta gero entzunda edo, bueltatzen zianian, zuk esan dozuna, erropa diferentiak, pixka familixa onetara joaten zian eta han be pixkat bizimodu hobia zeken. Rta bueltatze hori pixkat zailla ingo jakuen...
-Hoixe ez dakitt. Nik askotan pentsau izen dot, eta horren gizonak bittartian zer eitten zeben hemen, ez. Baiña!, hori ez dot entzun sekula. Holako gauzak lehen ez zien kontatzen, beste zer horrek, eta klaro, ez dakitt. Ez dakitt nola izango zan. Baiña asuntua zan diru batzuk irabaztia; urtebete edo ingo zeben edo urte eta erdi. Ez dakit zenbat ingo zeben, eta diruakin etortzen ziela; eta sekulako uniformiakin ibiltzen ziela, bai. Oin ikusten dittuun moruan iñudiak eta artzaiak Donostian. Holako belarrittako ta holako moñotxuak. Hori dana, hola jantzitta ta dana.
-Herrixan imajinatzen dot puxkat destakautxuak geratuko ziala.
-Ez dakitt.
-Eta “ama de cría” joandakorik edo?
-“Ama de cría” horretxek zien, iñudiak.
-Bardiña zan, ez?
-Bai, klaro. Joaten zien bularra emotera hango ume bati.
-Eta zaintze lanak, iñudez aparte, umia zaintzera ta.
-Nik uste dot umia egoten zala, nik entzun doten gauzegaittik eta. Neuk, ez dakitt, esplikau ez doste ein sekula; uste dot umian kargua eukitzen zebala iñudiak. Beste lanik ez dot uste itten zebenik.
-Behin bularra emutiai lagatakuan...
-...takuan etxera. Kobratzen zeben eta etxera.
-Ez zeben jarraitzen ume zaintzaile moduan...
-Ez, ez ez. Izeten zan epoka hori, itxuria bakarrik. Oso kuriosua. Denpora baten diru bat irabaztera.
-Gaiñera orduan erderarik be ez eban jakingo...
-Bueno... Ez, erdera asko ez zeben jakingo. Beharbada bapez. Hantxe igual ikasi zerbait.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia