Bergara (Gipuzkoa)

Lan-banaketa baserrietan

Lan-banaketa baserrietan <p>Herrira saltzera andrak joaten ziren. Gizon eta emakumeen arteko lan-banaketa. Gari-soroak. Ortuko lanaren inguruko azalpenak. Garia, artoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-193-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herrira saltzera andrak joaten ziren. Gizon eta emakumeen arteko lan-banaketa. Gari-soroak. Ortuko lanaren inguruko azalpenak. Garia, artoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zein juaten zan herrira, ba, esne-saltzen eta? Zein urtetzen zan? Ama edo...?
- Ama batzuetan, ta beste batzuetan geu. Geu gehixao ama baiño. Bata eskolara fan bihar dalako, bestia bestia fan bihar dalako, ba... Ama astian behin edo juango zan ta akabo.
- Denporarik be ez, ez?
- Ez, ba.
- Hainbeste ume etxian eta...
- Bai.
- Orduan, ze izaten zan? Gizonezkuak ze bihar eitten zeben?
- Soluan edo mendixan.
- ... gizonezkuak ganaua ta...
- Bai.
- Ganaua, basua...
- Bai.
- Hori ze izaten zan, gizonen biharra, ez?
- Bai. Ta andrazkuak etxian ta kanpuan.
- Ortua...?
- Ortua ta gari-ebaten ta danian andrazkuak. Gari-ebateko sasoian? Bai. Geu umiak zaintzen, txikixauak zaintzen.
- Ume-zain?
- Bai. Ta ama solora.
- Orduan soluak ze izaten zian, haundixak?
- Haundixak edo... nahikua. Orduan euan adelantuakin erabiltzeko nahikua, igetaixakin ebari bihar izaten zian garixak danak eta.
- Orduan segarik ez zenduen ezautzen ondiokan?
- Segia bai, bedarra ebateko, ta garixa ebateko ez. Bedarra ta garua-ta ebateko bai segia, baiña garixa ebateko ez zan hemen. Gero makiñak urten eben, baiña makiñak urten ebenerako laga ereittiari.
- Hemen noiz laga jakon garixa ereittiari gitxi gorabehera?
- Ez dakit nik, baiña igual hogeta bost urte edo izango dia. Eztok? Holako bat izango dittuk.
- J: Baitta gehixao be!
- P: Berrogei be bai.
- Berrogei ez dittuk izango.
- J: Berrogei ez, baiña hogeta bost [baiño...]
- Bai. Bai, Ibarrolan neuk joko neban azkenengo.
- Nun?
- Ibarrolan, hor beheko basarri baten. Eurak jo jittuen, behintzat, iñor barik. Fango giñala gari jotera ta eurak jo jittuen, ta haretxek azkenengo. Bai. Hogeta hamar urte pasauta hemen azkenengo garixa egon zala.
- Ta esaten dozu garixa, gaiñera, igitaixakin.
- Igetaixakin dana. Bai.
- Ta igitaixa ze izaten zan, espeziala? Haginduna edo...?
- Bai. Nahi dozu ikustia? Ekarrixok, hortxe daok laba gaiñian.
- [...]
- Bai, laba gaiñian badao zahar bat.
- Pekatua izaten zan segiakin moztia garixa? Pekatua ez, baiña ez zan...
- Ez zan...
- Kurioso ein bihar zan, ez?
- Bai, ba. Kurioso ein bihar zan, alerik-eta galdu barik. Kurioso ein bihar izaten zan, ta ez zan... Ta batzuek [berari] segiari beste katxarron bat ipinitta ebaten eben harekin, baiña, gero, lotzeko-ta ez zala ondo geratzen ta... Bai. Hola izaten zan.
- Orduan, soruak ze izaten zian, garixa, artua...?
- Ta arbixa.
- Arbixa, ganauendako. Arbixa segiakin mozten zan?
- Ez, igetaixakin etaratzen zan arbixa. Etara ta ekarri. Bai. Garixa egondako lekuan; ba, garixa julio inguruan ebaten zan, ta agostuan arbixa sartu han. Ta haura etortzen zan, arbixa, ba, negurako. Ta, gero, berriro abrillian edo maietzian, atzera artua ereitten zan. Arbixa egondako lekuan, artua. Ta, gero, ha artua kendutakuan, garixa atzera. Urte birik bat trukau eitten zan solua.
- Ze izaten zan hori, solua pixkat...
- Hobeto egoteko edo esaten eben, ta, ba, txandan faten zalako. Solua geldi bape euki barik, artua egondako lekuan garixa ereitten zan; gero, garixa kentzen zanian, arbixa; ta arbixa kendutakuan, artua.
- Eta, gero, ortuan ze eukitzen zan?
- Orduan porru batzuk edo, ba, leka edo... holako zer batzuk.
- Letxugarik eta...?
- Letxugak bai. Zanahorixarik-eta ez, e! Lehen zanahorixarik-eta ez zan egoten. Ez. Oin eukitzen dou, baiña lehen zanahorixarik-eta ez zan egoten.
- Eta tomatiak?
- Tomatia, lehen, edozein baztarretan sartu ta eitten zan. Gorriñak ez zeban hartzen, ta oin gorriñak hartzen dau. Tomatia be gutxi! Artua ereindakuan edo, arto artian sartu [beti ta]. Haintxe tomatia.
- Eta jaten zenduen tomatia?
- Jan, gordiñik ez, e! Gerora bai, baiña...
- Baiña lehen, umetan-eta...
- Ez, ez, ez. Ta letxugia be azukriakin ta binagriakin. Gure tio bat, hor, Bidebarrixetan bizi izan zan. Haren alabian alabia-edo zuk akaso ezautuko dozu. Ba, harek hil zanian be, olixuakin tomaterik jan barik geratuko zan ha.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia