Bergara (Gipuzkoa)

Baserriaren historia

Baserriaren historia <p>Baserriaren historia. Errenteroak eta etxejabeak. Inguruko baserriak; toponimia. Baserriaren errenta garitan ordaintzen zen; batzuetan kapoiak ere eman behar izaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-193-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriaren historia. Errenteroak eta etxejabeak. Inguruko baserriak; toponimia. Baserriaren errenta garitan ordaintzen zen; batzuetan kapoiak ere eman behar izaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen inguruan entzunda dakazu, ba, hemengo basarrixak errenteruak edo basarri, halan, jaberik bazeken?
- Danak ez. Errenteruak zian Olakortakua be bai, Kosteikua be bai. Kostei. Hau, Agirrebeñan etxia Kostei zan.
- Ze egoten zian gehixao etxe-jabiak ala...?
- Ez, ez, ez. Eurak, eurak beti.
- ...ala errenteruak?
- Errenterua, errenterua; etxe-jaberik sekula be ez! Errenteruak. Errentia pagau ta berana eban errenteruak etxia.
- Eta zein zan jabia? Bergarakoren bat edo?
- Ez, ez dakit nungua zan, Etxezarretan esaten otsen. Etxezarretan basuak ta etxiak esaten eban hor. Etxe bi zian ta... Ez dakit nungua izango zan ha uezaba.
- Ta uazaba ze izaten zan, berak zekazen terrenua ta basarri asko ta...
- Hor basarri bi ekazen ta terrenuak haundixak ekazen. Oin Oñatiko batek dakaz horrek erositta.
- Eta zuk entzunda dakazu jabiari edo uazabari, ba, lehen, antziña, errentia garittan-ea pagatzen jakola?
- Bai, garixak eta kapoiak.
- Hemen inguruan be halan zan orduan?
- Horrek ez dakit zerekin pagatzen eben. Horrek ez dakit. Horrek dirutan pagauko eben seguruao, baiña hemen Azurtzakuak bertan beste bizitzakua ekan uezaba, ta harek, ba, garixa. Ta lehen, gero, garixa entregau ein bihar izaten zan gose-urtietan, ta gero, eitten eben, itxuria, erdixa garixa ta beste erdixa dirua.
- Eta hori ze izaten zan, pagua gabonetan eitten zan?
- Gabonetan, bai.
- Eta kapoiak be bai?
- Kapoiak be bai. Oin ez da kapoirik-eta usatzen. Bueno, egoten dia saltzen-ta ferixalekuan, baiña lehen, esaten eben errenteruak kapoiak erosi bihar izaten zittuala uezabari pagatzeko.
- Erosi edo berak...?
- Berak hazi etxian, batzuk hazten zittuen itxuria, baiña beste batzuk erosi. Bai. Ba, ostian, errenteruak horretxek: Olakortakua ta Kosteikua, ta hantxe goixan Azurtzakua. Bestiak hemen, nire akorduan, bakotxak beriak ekezen hemen etxiak.
- Badare auzo batzuk hemen Bergaran, ez? Auzo batzuetan basarri asko...
- Bai, errenteruak gehixao. Bai, hala esaten dabe, behintzat.
- Orduan aldia egongo zan etxe-jabia izan edo errenterua...
- Bai, aldia egongo zan.
- Beti eukiko zeban inportanzia, ba, garixa-ta gordetzia, baiña pagau bihar danian, gaiñera...
- Horixe ba. Bai. Ta etxerako nahikua hartu ez. Urtia pasatzeko, ta artian pagau ein bihar harekin, ba...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia