Zubieta kalea
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2003(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: BER-138/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Eta zelan gogoratzen dozu kalia? Dendak zekazen...?
- E?
- Dendarik bazeuan?
- Bai, dendak bai. Dendak bazeren. Ointxe be badare, baiña...
- Asko aldatu da gerra aurretik eta gerra ostian kale hori?
- Ez da asko aldatu, zeatik illaran etxiak zeren, zerian. [Euazen] bata bestiari alkarri pegante-pegante danak eta.
- Eta hor inguruan palaziorik edo bazekazuen?
- Palaziua? Hantxe, bestekaldian Unzetanekua esaten zotsena, zerian, zubixa pasau, badakizu? Zubixa pasau ta etxe haundi haura? Haura da Palacio de Unceta.
- Eta umetan zelan ikusten zenduen palaziua?
- Palaziua, ba, Elorrixoko kriadakin. Elorrixoko neskak. Hamen geratu zian, hamentxe ezkondu zian bixak.
- Bizi zan jenderik, orduan?
- E?
- Bizi zan jenderik palaziuan?
- Bai, bai, bai. Don Eladio zeuan, kargu haundixa zeukana; "fiscal supremo" edo zan zerian. Ta egon zan Bilbon ta gero Madrilen be bai ta... "Fiscal supremo" zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!