Bergara (Gipuzkoa)

Artzainek erabiltzen zuten arropa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Artzainen arropa. Abarka beltzak, artilezko jertsea, ardi narrua. "Sopittia", abarkak azpialdean izaten zuen narrua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pastorien erropak... zuk sekula ezautu dozu "kapusai" edo... izena sekula entzun dozu?
- Kapusai...
- Kapusaixa, antziñako...
- Bai, baiña nik ez dot hori [...]
- Ez, ezta? Hori hemen...
- Hemen, ba, hamen bertako pastoriak, iñora fan baekuak e...
- Pastore normal batek ardizaiñan zebillenian ze erropa eruaten zeban?
- Ba, hamen, erropia pastoriana: abarka-galtzak, beste etxian einddako jertse haundi bat ardi-uliakin ta ardi-narrua igual geiñetik!
- Ardi-narrua bai?
- Ardi-narrua, ardi-narrua asko ibiltzen zan. Gerrixan be bai! Ardi-narrua ona da. Bueno, ona zan... Oin ez da ibiltten, baiña ardi-narrua [uliakin] barrua hartu ta berotu eitten dau harek. Ardi-narrua, asko usau. Onbre!
- Gero, ardi-narruakin eindako txalekuak... horrek... izenen bat edo?
- Eukiko eban, baiña nik etxian ez dot ezautu txalekorik...
- "Delanteruak" edo holan...
- Ez dot ezautu.
- Gero, lurretan ibiltzeko, abarka azpixetan jartzeko "bularreta" edo holako izenen bat?
- Abarkak... lehen basarrittan eitten zien moduko abarkenak [zerian]?
- "Zatak" edo... Ez?
- Abarkak eitten zien, ba, ganau-narruakin eitten zien abarkak. Ta azpixan ipintten jakuen sopittia. Sopittia, apurtzen zanian. Abarka zahar sopitta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia