Bergara (Gipuzkoa)

Sinesmenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sinesmenak. Gurutzeak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero sekula euki dozu, holan, siñismen bat edo holan, ba, ez dakit, ba, ardixak protejitzeko edo...
- Nobera [...]... Ez, holako zerik ez daukat.
- Holan, kurutziak eta...
- Kurutzia?
- Bedeinkatzera ta eruaten dia ba?
- Bai, eruaten dia. Zerian, erramu zapatutan. Ba, nik ez dot eruan aurten be gure txabolara. Ez dakit, igual egongo dia, igual bat be ez da egongo ta igual egongo dia hamar kurutze jositta han gaiñeko haga baten egongo dia. Ez dakit dauan be bat be, e! Ataixan ipintzen zan bat, goiko txabolan beste bat ta [arara] be beti eruaten zan ta solo danetan ipintzen zian. Oin aspaldian nik ez dot eruan hara, baiña igual egongo dia kurutze zaharrak [eta be]. Hamen ardixak be...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia