Artzain txabolak nolakoak izaten ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ubera
- Proiektua: Artzantza Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta
- Data: 1989(e)ko azaroaren 01a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: BER-093/027
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Gero, holan, paretian ziri... holan, egurren batzuk edo ez zien sartzen pastoriak gauzak txintxilik lagatzeko eta?
- Bai. Bueno, guk zela etxera ekarten giñuzen traste danak, ba, ez zan hori zera. Oin, txabolan lo ein bihar dabenak-eta, ba, eukitzen eben txabola altutxuaua ta bertan lo eitteko lekua ta... Ta guk, ba, hamendik hara txabolara lau miñutu ta...
- Sekula ikusi dozu holako txabolarik? Bertan lo eitteko tokixakin eta...
- Bai, ikusi dittut nik. Baitta hamentxe mendixan be bai, gure... hemendik gora, Anduriko txabolia zan holakua. Oin jausitta dao e, ormak dare bakarrik, orma puntatxo batzuk. [Ikusitta nao ni], goixan, gabian juan ta lo eitteko lekua. Baiña eske handik etxera etorri ta bueltia ein barik, goixian jatxi ardixak eta goizekuak eta illuntzikuak ekarri ta ardixak bialdu mendira ta... Ba! Ez [da hori] ezebe, zer bat geiñian, lo eitteko lekua. Hori erreza da. Etxera bueltia eittia baiña hobe askotan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!