Artilearen inguruko kontuak; goruetan egiten zuten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Ubera
- Proiektua: Artzantza Bergaran
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta
- Data: 1989(e)ko azaroaren 01a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: BER-093/018
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Ta gero laniakin ze eitten zan?
- Ba, laniak lehen asko balio eban! Oin ez. Oin, ba, bai, balio bai, baiña... Lehen ez euan jersirik! Lehenao ezkondu bihar baeban pareja batek, ba, arriua preparatzeko [danetik euken] lania, benga, bestia... dana. Lanak preziuan... bueno! Kategorixako preziuan. Gero ez, gero prensak etorri zan ta laniak jo eban behia! Igual laniak gaur eingo dau... nik ez dakit zenbat eitten daben, baiña oin hogeta hamar urteko preziua igual [...].
- Ta harixa eitteko ta, etxerako ez ziñuen gordetzen?
- Bai, bai. Onbre! Hori, harixa... Gure amak negu guztia harixa eitten eitten eban ta!
- Ta zelan? Harixa eitteko...
- Makinia. Gorua, makina bat. Ondio ganbaran dao. Makinatxo bat holako aro batekin. Lehenengo eitten da, ba, kardau. Kardau, ba, beste batek kardatzen badau hobe, ondo kardau ezkero harro-harro eitten da lania ta. Ta gero hartu harixa ta "dzzzzz", makiniari emon [ahal dan guztia].
- Gorua edo ze izen dauka horrek?
- Bai, makinak bai, gorua. Gorua izengo da haura. Ta beste bat dao txabillia, baiña ha... Txabillan neuk be ikasi neban harixa eitten!
- Zer da txabillia?
- Ba, holaxe egurtxo bat, beletia moduko bat. Ipintten dozu, hori hartzen dozu eskuan, lania eskuan hamen, "dzast!" ta poliki-poliki [bestera] emon buelta ta "raka, raka", emonaz-emonaz-emonaz lania eitten dau harek! Ondo ikasi ezkero igual-igual da! Ondo ikasi ezkero. Bestia, makinia, errezaua, jarritta eitten dozu ta, ba... Harek, ba, "rrrrraaaa", hankiakin erein ta...
- Gero horrekin galtzak eta abarka sokak...?
- Baitta abarka sokak be eitten dia. Eitten zian! Neuk be ikasi neban eitten!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!