Bergara (Gipuzkoa)

Ardiei ilea noiz moztu

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-093-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ardi-moztea. Artazi bereziak behar izaten dira. Aita ona zen ardi-mozten. Ardia nola ipini behar izaten zen ilea mozteko. San Inazio egunetik San Pedrora bitarte horretan mozten zaie ilea. Ahariek, eguraldi ona hasten denean, mendira joan nahi izaten dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, ardi-mozten ein dozu sekula?
- Bai, ein dot. Ni ez naiz artistia ardi mozten e!
- Ta zela? Artatzixekin edo...
- Artatzixekin. Artatzixak moilledunak, ez honek lehenaoko... Gure aittajunak [...] zeban moduan, holako artatzixa ta... Artatzi korrientia ez dia horrek, horrek dauke moille bat, zabaldu berez eitten da! "Rak! Rak!" Zabaldu berez eitten da artatzixa. Ba, [...] gure aittak edarto mozten zittuan ardixak. Jaiki goizeko hirurak aldian edo ta...
- Aittittak diñozu?
- Bai, gure aittak.
- A! Aittak...
- Ta aittaittak be beste lehenaoko artazi zaharrauekin. Badare artazixak [...] ondio ta harekin moztu ein bihar zan ardixa e! Beti zabaldu ta itxi ein bihar. Bestiak ez, bestiak muellia zela [daukan], muellia... Zuk jakingo dozu zelakuak dian. [Hortxe ekarriko dotzueraz]... Harekin hartu ta "ra!, ra!, ra!, ra!", erak zabaltzen die. Oin izengo da makiñia, elektrikuakin... bua! Fenomenua izengo da.
- Ta ardixa ze eukitzen dozu, lotuta?
- Ardixa lotu eitten da, lau hanka... Bueno, lehelengo hartzen da zerian, hankabittartian, hankaz gora, ta garbitzen jako tripa dana. "Traka, traka, traka", tripia garbittu goittik beheraiño ta gero lotu eitten da gero, alde bixak. Hartzen dozu "rak, rak, rak, rak" ta [halan] faten da mantia moduan e! Ez da apurtzen ha e! Ha geratzen da kapa bat; ez da kapia apurtu bihar. "Raka, raka, raka"... Berriro be, "raka, raka, raka", bueltan. Gero bestekaldera buelta [emoten dotsazu] ta oso-osuan [...] da.
- Ta hori lagun batek bakarrik ein leike?
- Batek, batek. Batek bakarrik eitten dau hori. Ez dozu ikusi ardi-mozten?
- Behin edo behin...
- Jo, ardi-mozten... hemen [gerrixa] ona bihar da!
- Hurrengo egunetan txarto, ezta?
- Ez, ez, baiña bertan, hogeita hamar ardi edo berrogei mozteko ekiñaldi edarra egoten da.
- Egun baten danak?
- Ez, egun baten ezin leike moztu ta beste egun baten. Beste batzuk beste egun baten ta hontara. Prisarik ez dabe eukitzen! [Nik ikusten dot], ba, batzuk ardixak lehenao mozten dittue, beste batzuk hamabost egun geruao, segun zelako parajetan daren ta zelako denporak daren ta... Ardixak paraje hotzetan-ta, moztutakuan, asko defenditzen dia e! Baiña hoztu eitten dia!
- Noiz mozten jakue?
- Ba, mozten jakue San Inaziotatik San Pedrora bittarte, hor. Aurretik gutxi. Bai, moztu leikez batzuk. Adarixak-eta kejau eitten dia, kapa haundixa daukenak-eta berotu eitten dia ta. Gure adarixak [...] antzuak lehen mendira bialtzen zian. Antzuak, bildotsik eitten ez ebenak antzuak izeten dia. [Edo urtekuak]. Ta gero adarixak ta beste, bildotsik eitten ez daben besten batzuk. Antzuak, ba, lau urte eukiko dittue igual, baiña antzuak darenak [...] Guri adarixak martixan baten hanka ein oskuen mendira. Berotu zan denporia ta ya fuera! Harek ya kejau zian hamen behian e! Harek mendiko haizia hartzera!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia