Erromeriak Elosu eta Osintxu inguruan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-063-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Osintxuko eta Elosuko erromeriak ederrak izaten ziren. Arropak. Osintxuko kontu zaharrak: kofradia eguna.
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data:
- Iraupena: 0:01:58
- Erref: BER-063/019
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Aisia » Jai-giroa » Auzoko ospakizunak
Transkripzioa
- Osintxun Elusun aldian erromerixa edarra eitten zan. Ez geunkanez artien…
- Eta zapatua [einda] etxera, Eizalera, etortzen ziñan ala behian geratzen ziñan?
- Giro ona zanian edo eguna zelakua zeuan. Sei t´erdietan illunduta bazeuan, bertan geratu.
- Ta udan baldin bazan, uda partian, Eizalera?
- Hoixe.
- Ta erromerixan-ta bertan [gelditzen ziñen]?
- Bai, hoixe. San Isidro eguna lehen lana eitten zan ta Osintxu… edo… Plazentziatik etortzen zien, ba, lana einddakuek. San Isidrotan eguna luzia. Ta gogun dauket oinddio, harek garbittu ta ezerre itteke ta guk [erabiltzen] giñuzen, ba, txanbra zurixek edo, gonie ta txanbrie zan ordukua. Ta erazten giñunien hurrengo egunien atzia dana beztuta. Dantza lotua ez zan izeten artian Elusun, baiña gu…
- Han bai, Osintxun bai…
- Guk juerga edarra erabiltzen giñuan… Bai.
- Ta erropa danak zikinduta, orduan?
- Bai. Plaentzitarrak etortzen zien lanetik [heldu] ta segidan Osintxura erromerixara.
- Harek asko garbittu barik erromerixara.
- Hoixe bai. Pena galantakin etorri nitzan ni atzera etxera. Osintxun zeon juergia! Oin´e bai. Osintxun beti da, beti da puskat zera…
- […]
- Bai. Oin erromerixarik-eta ez dao ez… Hori… Gero [be] Osintxun bolalekuan kofradixa egunian-ta zan erromerixia. Baitta ezaututa nao ni… Nik ez dakit artien ibiliko nitzan han… Neska gaztiak gu Urzelaira juten giñan —[ondio] hau Urzelain aittan anaia zan, ba, Felipen-ta aitta— ta hara juten giñan gu artian goiz, artian umiak giñala. Ta ez dakit, ba, orduan zan edo baiña han [haruzkuan] bazan, ba, gora bidia?
- Bai.
- Han bidien goixen jo soiñua ta kamiñuen dantzia. Kofradixa egunian ezaututa nao ni. Artian ez [nitzan] izango zaharra igul, baiña…
- […]
- Bai, e?
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!