Gaztaina klase desberdinak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaztaina asko. Gaztaina klaseak.
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data: 1985(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:00:51
- Erref: BER-060/054
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Lehen gaztaiñia esan dozu… Orduan, gaztaiñia asko izengo zan, ezta, hamen?
- Asko, asko! Enee… dana gaztaiñia! Dana gaztaiña-arbolia. Ta klasiak. Bizkei gaztaiñia esaten jakon egosi ta jatekua; oso ederra. Ta gero txapardua esaten jakon erreta jatekuari. Domu Santuetatik aurrera erreta. Baiña erreta, ez kiskartuta, e? [Malus-malusak itxi] ta oso ederrak. Ta beste klase batzuk baeren: abadiñokua esaten jakona beste bat eta… Gaztaiña klasiek.
- Gaur baiño gehixago izengo zan orduan gaztaiñia be hemen, e?
- Asko, asko. Burdikadak gaztaiñia sartzen zan. Burdikadak. Gaztaiñadixak haundixak.
- [Patatiakin] be egitten dan beste jatordukin, e, patatarik ez. Hori [beltza zan] gero e!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!