Bergara (Gipuzkoa)

"Txikitxo polit hori", Paula Alberdik abestuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-036-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Txikitxo polit hori" lo-kanta, Paula Albedik abestuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Txikitxo polit hori
zeu nere laztana,
katigatu ninduzun
[libria] nintzana.

Libriak libre dira,
zu ta ni katibu,
librerik hobe dana
guztiok dakigu.

Nere maiterik ederrenen honi
usakumiak ekarri
beste guztiri bana edo biña,
Arkaiztxori hamabi.

Tringulo-trangulo mariña,
beti honelan bagiña.
Beti honelan izateko
poltsia dago ariña.

Txikitxo polit hori,
norena zera zu?
Norena izango naiz,
jangoikuarena.
Norena? Norena?
Norena izango naiz,
jangoikuarena.

Arrateko zelaiko
lirio loria,
handitxe gora dago
zerura bidia,
handitxe gora dago
zerura bidia.

Txiki-txikitxua ta
polit-politxua,
nori eman diozu
neuri agindua?

Ez nizun agindu ta
ezta bihar ere,
zure agindu bihar
ez nago neu ere.

Lotxua lo ta lo,
zuk orain era nik gero,
zeuk gura dozun orduren baten
biok egingo degu lo.

Lua enda lua,
luaren goxua,
luak engaiñatzen dau
gure umetxua.
Luak engaiñatzen dau
gure umetxua.

Lotxo engaiñadore
traidore faltsua,
luak engaiñatzen dau
geure umetxua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia