Bergara (Gipuzkoa)

Antzinako kanta, Soledad Jauregik abestuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-036-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Antzinako kopla gisako kanta, Soledad Jauregik abestuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hor goian dago etxe bat,
jo zagun atia,
erantzungo baluke
gure etxeko andriak.

Birritan ta hiru bider
Joxepek jotzen du,
gizonak bentanara
nekez urtetzen du.

Gizonak bentanatik
dio galdetutzen:
gauaren ordu honetan
zer zabitzete hemen?

Donzella eder bat dakat
nerekin batean,
semea dakarrela
bere sabelean.

Semea ta donzella,
nola ya liteke?
Gizon enbusterua
hortikan jun zaite.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia