Bergara (Gipuzkoa)

Santa Agedetako kanta, Rufina Beiztegik abestuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-036-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Santa Ageda egunean eskean egiteko kanta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Hor goian dago iturri,
ura txorrotik erori.
Etxe honetako nagusiko jaunak
hamalau urre txintxarri.

Hamalau urre txintxarrirekin
zazpi damaren eduzki.
Orain hemendik bihar genduke
dama gaztia koplatu.

Damatxo gazte konponitua,
hori kolore gorria.
Zure matrailak iduritzen zait
krabeliñaren orria.

Krabeliñaren orriarekin,
larrosa maiatzekua.
Zeuri begira hementxe nago,
damatxo bihotzekua.

Zakua ere luzia degu,
Matxin Kañasek egiña,
hau guzia betetzeko
etxe on baten allegauko bagiña.

Limosna ere hartu degu ta
orain abia gaitian.
Adiosikan ez degu eta,
agur, ikusi artian.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia