Bergara (Gipuzkoa)

"Dozenatxo bat bertso", Carmen Gazteluk abestuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Aitari ikasitako bertsoak, "Dozenatxo bat bertso" hasiera dutenak, abesten ditu Carmen Gazteluk.

Transkripzioa

Dozenatxo bat bertso nahi nituzke jarri
jaietan kontatzeko entretenigarri
nere publikatzea izaten da sarri
alabantzak emanaz zenbait neskazaharri.

Neskazahar bat tentatzen hasi naiz lehenguan
izan ere halako polita zeguan
umil eta serio hitz egin genduan,
baiñan gusto guztiak ez dira munduan.

Hizketan hasi giñan biok goxo-goxo
ezkontzeko mandatu egin zidan atzo
leihotikan ujuka ama ta bi atso
ez dek harrapatuko uste bezin mantso.

Ama preparatu zan hasarrez betia
lehenbizko ujua “Zenbat dek dotia?
Hainbeste kostatako alaba maitia
lastima izango dek hiri ematia”.

“Zure alabarentzat horrenbeste fama
Nik ez det sinistutzen [haizikan] darama
Zure baserrian nik egitia lana
izan liteke baiña ez det uste, ama”.

“[Ez ahal dala uste det] horren errespuestik
atarramentu onik mutilzaharrak ez dik
nere alabak ez dauka ezkontzeko kezkik
hi ez bezelakuak [nahi ezta damazkik]”.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia