Bergara (Gipuzkoa)

"Artillería de Montaña"ko soldaduak etxean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

"Artillería de Montaña"ko soldaduak etxean. Euskaldunen eta erdaldunen arteko ezinikusiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zela akordatzen jatzu horrek hiru egunok?
- Hiru egunok? Ba, zera, azkenengo kontraatakia emun zebenian; bai, bai, azkenengo egunetan. Zeretik intentau zeben, Asentziotik, baiña ezin izan juen eta, klaro, orduan, gau haretan behintzet, hainbeste bonbardeo-ta hainbeste zer ein zeben, baiña ezin, eta gero ostetik sartu zittuan.
- Eta zer soldautsu zeren? Batzun batzuk euskaldunak zirela-edo?
- Ez, ez, ez. Beste zer bat jeuan, "Artilleria de Montaña", Txikasoko txabolian onduan han jauzken lau kaiñoi "Artillería de Montañakuak", harek etortzen zittuan gurera lo eittera; harek egon zittuan denpora askuan, harek bestiak baiño denpora gehixauan, ze harek lehenao etorri zittuan Txikasora kaiñoiekin. Euri asko eitten zeban urte haretan, eta etortzen zittuan gurian sapaixan lo eittera, esnia eratera eta sapaixan lo eittera.
- Zenbat?
- Bueno! Hemezazpi-hemezortzi ta, eta gehixao-ta etorrittako egunak be bai.
- Sapaixan egitten zeben lo?
- Bai. Sapaixan eitten zeben lo.
- Naparrak zien batzun batzuk?
- Bai, Leizakuak eta, Hernanikua eta Atxabaletakua be bai. Eta euskaldunak be bastante; eta kastillanuak be banakia etortzen zan, baiña gurian zela gure aitta-zanak euskeraz eitten zeban, ba euskaldunokin eukitzen zittuan konbersaziñuak-eta, ño! Hasarretu eitten zittuan kastillanuok. Akordatzen nok baten, hola pasillo bat jeuan gure zerian sukaldian ate parian ba, zaltaira arte, askaurria edo zera, pasillo bat. Jaiki ta han pasiatzen; atetik begiratu eta: "Ya se ha cocido la leche?"
- Hori zein zan, alfereza?
- Ez, ez, ez. Hori zuan "Artillería de Montañakua", apartekua.
- Zer zan, kapitanen bat?
- Ez, ez. Rasua. Eta napar batek: "Ez dek ikusten pertza?". Galdaria egosten zerian, gelatzian txintxilizka, eta "Ez dek ikusten pertza?", eta lehen baiño hasarriao; gehixao ez zittuan etorri be ein gurera, Amatiñora joaten zittuan erdaldunok.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia