Bergara (Gipuzkoa)

Unión Cerrajerak hasierako urteetan izan zituen baliabideak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Urkiola Lazpiur, Jesus

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-006-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenengo langileak zeintzuk izan ziren. Izenak ematen dituzte. Hasiera-hasieran, labe garaia sortu zen. Bata labe garaia eta bestea altzairu-labea zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hasieran ze eitten zeben hor?
- Asieran ba labe altua zaon, orko asiera-asiera zan labe altua, or ekartze zan minerala ta iketza ta bueno; ni akordatzen naiz labe altuak zela funzionatzen zaben: soplantiak eta zauken su eitteko eta gero tolba batian gora ixotze zan minerala, ta bueno an funditze zan, eta andik urtetze zan ba koladak izate zien funditze zanian, ba aura etaratze zan olako kanal batian, ta juate zien da eitte zien formak, formak emote jakuen, pastillak bezelakuak aundixak izate zien, bai, totxo txiki batzuk izate zien arek, ta arek izate zien galtzairu laberako. Bat zan labe altua ta bestia zan galtzairu-labia, ta galtzairu-labia zan ori Martin Siemmens zan horko labia, eta ori izate zan ba, klaro, lingote ori zan karbono puro zan ori, labe altukua, eta gero botatze jakon txatarra ta geo sartze jakon areia eta bia zittuan danak, mineralak eta bia zittuan danak. Emakumiak lapikua gertatzen daben bezela, babai-tta olixua-ta kipulia-ta, ba galtzairuai be igual-igual botatze jakon.
Amengo lanak zien perfillak, bentanak eitteko ta, bentanak, angulua, erredondua, eta T-iak-eta, doble T-iak-eta, eta artze zien asi txiki-txikitxik eta aundi aundiraiñok itte zien.

Egilea(k): Iñaki Arana

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia