Mikel Lazpiur Lamariano

Bergara (Gipuzkoa) (1942)

Biografia

Ostetan jaioa. Jose Lazpiur aitajaunak zapata-tailerra zeukan bertan, eta aitak jarraitu zuen negozioarekin. Ama Uberakoa zen. Mikelek maestria-ikasketak egin zituen Bergarako Elementalean. Beste lan batzuetan ibili ostean, etxeko negozioan hasi zen lanean. Hori bai, zapata-lantegia tailer mekaniko bihurtu zuten, berriro hutsetik hasita. Mikel negozio-gizona da. Confebask-eko burua ere izan zen. Elkarrizketa hau, baina, Bergarako euskalgintzari eta kulturgintzari buruzkoa da: gerraosteko lehenengo dantza-taldeko kidea izan zen Milkel, eta baita Ernai antzerki-taldekoa ere. Elkarrizketan Arantxa Ibarzabal ere egon zen, hura ere Ernain ibilitakoa. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-352 2021 Euskararen historia soziala Bergaran

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia