Arantxa Ibarzabal Azkargorta

Bergara (Gipuzkoa) (1949)

Biografia

San Antonio auzoan jaioa, Karloskua kale-baserrian. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Ipintzakoa. Bost neska eta mutil bat ziren (beste mutil bat umetan hil zen). Mariaren Lagundian ikasi zuen, herri ikastetxe moduan funtzionatzen zuen alderdian. 13 urterekin Confecciones Vascas tailerrean hasi zen lanean, eta hura itxi zutenean Vergara Textil-en egin zituen hilabete batzuk. 1971ean ezkondu zen arte. Bi seme-alaba izan zituzten. Gerora, Aspacen egin zuen lana, urtetan. Ernai antzerki-taldean ibili zen Arantxa, eta baita Juan Luis Bikuña senarra ere. Elkarrizketa batez ere antzerki-taldeari buruz egin genion. 

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-353 2021 Euskararen historia soziala Bergaran

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia