Mikel Lazpiur Lamariano
Bergara (Gipuzkoa) (1942)
Biografia
Ostetan jaioa. Jose Lazpiur aitajaunak zapata-tailerra zeukan bertan, eta aitak jarraitu zuen negozioarekin. Ama Uberakoa zen. Mikelek maestria-ikasketak egin zituen Bergarako Elementalean. Beste lan batzuetan ibili ostean, etxeko negozioan hasi zen lanean. Hori bai, zapata-lantegia tailer mekaniko bihurtu zuten, berriro hutsetik hasita. Mikel negozio-gizona da. Confebask-eko burua ere izan zen. Elkarrizketa hau, baina, Bergarako euskalgintzari eta kulturgintzari buruzkoa da: gerraosteko lehenengo dantza-taldeko kidea izan zen Milkel, eta baita Ernai antzerki-taldekoa ere. Elkarrizketan Arantxa Ibarzabal ere egon zen, hura ere Ernain ibilitakoa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-352 | 2021 | Euskararen historia soziala Bergaran | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute