Mahai-ingurua Bergaran 2
Biografia
Bergarako Goiauzo auzoko Donato Ibarguren (1920), Basalgo auzoko Bittor Aperribai (1923), San Lorentzoko Markos Labaien (1934) eta Oñatiko Zubillaga auzotik aspaldi Bergarara joandako Julian Aiastui (1923) elkartu ziren mahai inguru honetan, Julianek 88 urte betetzen zituen egunean bertan. Gaztetako erromerietan kaletar eta baserritarren arteko ‘kategoria’ ezberdintasunak; Toki Alaiko erromeriak (gerra aurrekoak eta ostekoak); Oñatin Araotz auzoko jaietan bertako mutilak nola agurtzen zituzten harrika beste auzoetakoek, eta nola ikusten ziren Intxortako bonbardaketak Zubillagatik; gaixotasun eta erredurentzako erremedioak; konjuru, su eta ur bedeinkatuak; norbait hiltzen zenean, hildakoen senideekiko elizaren gehiegikeriak; Ameriketan egondako bergarar askoren istorioak, eta beste mila gaiez jardun ziren giro alaian gure tertulianoak. Ezkerretik eskuinera: Donato, Markos, Julian eta Bittor.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-310 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea | ||
BER-311 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute