Eneko Oregi Goñi
Bergara (Gipuzkoa) (1953)
Biografia
Zubiartea etxean jaioa. Ama Tolosakoa zuen: Miren Goñi. Aita Josu Oregi bergararra. Guraso biak euskaltzaleak eta euskararen alde asko egindakoak. Aitaita zinegotzi jeltzalea izan zen eta amama Emakume Abertzale Batzakoa, gerra aurreko ikastolaren bultzatzaileetako bat. Aita euskaltzain urgazlea izan zen eta itzultzailea. Baita Eneko bera ere. Ekonomia eta Enpresa Zientziak ikasi zuen EHUn eta IVAPeko euskararako zuzendariordea da. Arantzazu Oregi arreba ere elkarrizketatu dugu, familiako kontuak jasotzeko.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BER-349 | 2021 | Euskararen historia soziala Bergaran | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute