Arantzazu Oregi Goñi

Bergara (Gipuzkoa) (1963)

Biografia

Bergarako Zubiartea etxean igaro zuen haurtzaroa. Ama Tolosakoa zuen: Miren Goñi (Perito Mercantil ikasitakoa, eta Etniker taldekoa). Aita Josu Oregi bergararra (negozio-gizona, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea). Guraso biak euskaltzaleak eta euskararen alde asko egindakoak Bergaran. Baita aurreko belaunaldia ere: aitaren aldeko aitaita zinegotzi jeltzalea izan zen eta amama Emakume Abertzale Batzakoa, gerra aurreko ikastolaren bultzatzaileetako bat. Arantzazu Bergarako udal artxiboko langilea da. Familiako kontuak jasotzeko elkarrizketatu dugu, eta baita haren anaia ere, Eneko Oregi

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-354 2021 Euskararen historia soziala Bergaran

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia