Berastegi (Gipuzkoa)

Elizetan organoa jotzen

Elizetan organoa jotzen <p>Organoa ikasten hasi zen garaian, beste herri batzuetara ere joaten zen elizako organista lanetan aritzera. Parrokoak meza baino hamar minutu lehenago joateko eskatzen zion, harentzat pieza batzuk jo zitzan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-037-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Organoa ikasten hasi zen garaian, beste herri batzuetara ere joaten zen elizako organista lanetan aritzera. Parrokoak meza baino hamar minutu lehenago joateko eskatzen zion, harentzat pieza batzuk jo zitzan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ikasten hasi ziñen hartan, ibiltzen ziñen kanpoan nunbaitten organoa jotzen?
-Bai, bai. Porejenplo Astigarragan egondu nitzen sei urte. Astigarragan.
-Maixu bezela?
-Ez, ez, organista bezela. Elizako organista. Ni beti organista.
-Eta zu bakarrik izaten ziñan ala izaten zendun laguntzailen bat.
-Ez, ez, neronek bakarrik. Organoa nik jotzen nun, hango parrokoai gustatzen zitzaion ikaragarri. Neri burura etortzen zaizkit izugarrizko gauzak eta. "Oye Manolo, ya me podías hacer un favor? Porqué no podías venir unos diez minutos antes y me tocas esas cosas tan bonitas en el órgano. Ah, qué bonito!". Hori parrokoak. Hamar minutu leheno juten nitzen beragatiken. Satisfazio txiki bat emateko. Total. Neri ez zat batere kostatzen. Ni gustora. Eta hori bezelaxe izandu naiz alderdi guzitan.
-Kobratzen zendun elizako saioak?
-Ez, bate ez.
-Eta kantuak ikasteko apaizakin juntatzen ziñan edo?
-Bai, bai, ze kantu klase nahi zuten, hori berak erantzun behar zuten.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia